👶 Jaiotza 1814ko abuztuaren 15a Ondarroa |
💀 Heriotza 1846ko urtarrilaren 3a Trieste |
🔨 Lanbidea abeslari |
📷 Argazkiak ikusi |
Pedro María Unanue Iramategi XIX. mendeko kantari tenor bizkaitar bat izan zen; 1814. urteko abuztuaren 15ean jaio zen, Ondarroan, eta 1846. urteko urtarrilaren 3an hil zen Triesten, Italian.
Biografia aldatu
Pedro María Unanue 1814ko abuztuaren 15ean jaio zen Ondarroan, Bizkaian. Bere aita Mutrikun (Gipuzkoa) jaioa zen eta, bere ama, Ondarroan. Ondarroako Andra Mari Elizako koroan hasi zen abesten. Bere lehenengo irakaslea Echeverria organo jolea izan zen. Berarekin batera Lekeitiora joan zen eta, bertan, Andre Mariaren Jasokundearen elizako abesbatzan sartu zen.
1834. urtean, I. Karlistaldiaren hasieran, Pedro María Unanue Espainiako kapitalera, Madrilera, joan zen eta bere musika ikasketak J. Reart musikariarekin burutu zituen. 1836. urtean bere lehendabiziko aurkezpena egin zuen bertan Vincenzo Bellini musikagile italiarraren Norma opera kantatuz.
Gazterik hil zenez, zehazki 31 urterekin, bere ibilbide profesionalak hamar urteko iraupena izan zuen; hala ere, Europa osoan ezaguna izatera iritsi eta ospetsu bilakatu zen. Hamar urte horietan Madril, Sevilla, Malaga, Granada, Cadiz, San Petersburgo, Bergamo eta Triesteko antzokietan abestu zuen.
Unanue tenor erromantikoa eta sutsua zen, eta, besteak beste, Rossini, Bellini, Donizetti, Eslaba eta Verdi musikagileen kantari bikaina izan zen. Horretaz gain, Rubini y Paulina Viardot operako abeslariekin abestu zuen.
Euskal tenorraren irudia indartu eta berreskuratzeko helburuarekin, Ondarroako Unanue Fundazioa izeneko erakundea sortu zen.
1845. urtean Unanue Triesten, Italian, gaixotu egin zen eta 1846ko urtarrilaren 3an hil egin zen, emaztea seme batekin alargun utzita.
Omenaldiak aldatu
- Bere jaioterrian, Ondarroan, bera bizi zen eraikuntzan tenorra omentzeko plaka bat jarri zuten.
- Herriko musika eskolaren izenak tenorraren izena darama: Unanue Udal Musika Eskola.