Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak7.143
🔎  Azalera1,9 kilometro koadro
🌄  Altuera0 metro
Map

Lekeitio Bizkaiko udalerri bat da. 7.228 biztanle ditu.

Geografia aldatu

Otoio eta Lumentza mendiek inguratzen dute Lekeitio.

Lea ibaia Lekeitio eta Mendexa artean itsasoratzen da.

Lekeitioko hondartza Isuntza deitzen da, eta aurrean dauka Garraitz irla.

Historia aldatu

Antzinaroa aldatu

Lumentzako kobazuloetan Goi Paleolitoko gizakien aztarnak aurkitu zituzten. Eta Armintxe leizean duela 12.000 urte inguruko labar artea topatu zuten.

Erdi Aroa aldatu

1325ean sortu zen Lekeitio hiribildua. 1442an sute batek Lekeitioko 300 etxe erre zituen.

XIV. urtean jada Lekeitioko txalupek baleak ehizatzen zituzten.

Aro garaikidea aldatu

XX. mende hasieratik aurrera Lekeitiora gero eta turista gehiago etorri zen. Tartean jende ezaguna. Adibidez, Zita Boboi-Parmakoa enperatriza.

Demografia aldatu

2019an Lekeitiok 7.246 biztanle zituen.

 

Politika aldatu

Lekeitioko alkatea Koldo Goitia da.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJ alderdiak 2.300 boto. EH Bildu koalizioak 1.871 boto. PSE-EE alderdiak 42 boto. Eta PP alderdiak 15 boto.

Euskara aldatu

Lekeitioko herritarren %80,72 euskalduna da.

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Andra Mariaren Jasokundearen eliza. XV. mendekoa.
  • Turpin dorrea. XVI. mendekoa.
  • Uriarte jauregia. 1677ko jauregi barrokoa.
 
Lekeitioko udaletxea

Jaiak aldatu

  • San Pedroak. Ekainaren 28tik uztailaren 1era.
  • San Antolinak. Irailaren 1etik 8ra.

Lekeitiar ospetsuak aldatu

  • Resurrección Maria Azkue (1864-1951). Apaiza, idazlea eta euskaltzainburua.
  • Eusebio Erkiaga (1912-1993). Idazlea eta euskaltzaina.
  • Miren Agur Meabe (1962). Idazlea.

Argazki galeria aldatu