👶
Jaiotza
1937ko abenduaren 21a
New York
🔨
Lanbidea
zinema aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Jane Seymour Fonda (Jane Fonda) New York-en jaioa, 1937ko abenduaren 21ean (85 urte). Ameriketako Estatu Batuetako zinema aktorea eta ekoizlea da.

Biografia aldatu

Familia aldatu

Henry Fonda (aita), Frances Ford Brokaw (ama) Peter Fonda (neba) eta Vanessa Vadim, Troy Garity, Mary Williams (seme-alabak). Tom Hayden-ekin dago ezkonduta baina bere bikotea, Richard Perry da. Jane Fondak 12 urte zituela, bere amak, bere buruaz beste egin zuen.

Lanbidea eta heziketa aldatu

Lanbidea aldatu

 
Jane Fonda Urrezko puxiketan

Ospetsua izan aurretik, Irvin Penn argazkilariarentzat egin zuen lan. 1960ko hamarkadatik aurrera, film askotan agertu izan da, Zurekin ezkonduko naiz filma izan zen lehena.

Heziketa aldatu

Vassar College, Art Students League of New York, John Thomas Dye School,...-en ikasi zuen.

Sariak aldatu

Bost aldiz izendatu zuten Oscar Sarietarako eta bitan irabazi ere, Klute eta Coming Home filmengatik, hain zuzen ere. Berak ekoiztutako film bati esker, bere aitak Oscar Saria irabazi zuen.

2020an, Cecil B. DeMille Urrezko Globo Sarien ohorezko saria jaso zuen

2020an, 100 Emakume (BBC) zerrendan izendatua.

1978an, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria Klute filmagatik.

1971an, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria Coming Home filmagatik

Erretiroa 1991 iragarri bazuen ere, 2005ean zinemara itzuli zen, Monster in Law  filmekin. 1980ko eta 1990 eko hamarkadetan, ariketa bideoak egiten zituen. Hainbat ekimen politiko babestu ditu, hala nola Vietnamgo Gerraren zein Irakeko Gerraren kontrakoak.[1]

Gaixotasunak aldatu

Duela hilabete batzuk, Jane Fondak gizarte-sareen jarraitzaileak harritu zituen minbizia duela jakitean, eta kimioterapia-saioen bidez sendatzen hasi zen. “Hodgkin-en linfoma bat diagnostikatu didate eta kimioterapia-tratamenduak hasi ditut”, idatzi zuen.

Grace eta Frankie serieko izarrak, Lily Tomlinekin batera jarduten duenak, joan den irailean iragarri zuen Hodgkins linfoma mota bat duela, nodulu linfatikoetan, hau da, sistema imunologikoaren parte batean, sortzen den minbizi mota bat.[2]

 
Jane Fonda

Filma batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Jane Fonda. 2023-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  2. «jane fonda enfermedad - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).