👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
777.859
🔎
Azalera
214.970 km²
🏙️
Hiriburua
Georgetown
📷
Argazkiak
ikusi
Guyanako bandera

Guyana Hego Amerikako estatua da.

Guyanaren kokapena

Demografia aldatu

2005ean 765.283 biztanle zituen.

Herritarren %36 beltzak dira, Afrikako esklaboen ondorengoak. %50 Indiatik eramandako langileen ondorengoak. %7 amerindiarrak dira. Badaude ingeles, portuges, txinatar edo indonesiar jatorria dutenak ere.

Historia aldatu

Lehen biztanleak arawakak eta karibeak izan ziren. Nomadak ziren eta ehiza eta arrantza egiten zuten.

 
Parlamentua Georgetown hiriburuan

Espainiarrak 1499an heldu ziren lurralde haietara eta hurrengo hamarkadetan lurraldearen zati batzuk konkistatu zituzten. 1616an herbeheretarrek konkistatu zuten, eta beranduago britainiarrak joan ziren lurraldea eskuratzen. Azken hauek Afrikako esklaboak eraman zituzten lan egiteko, eta baita Indiako, Txinako eta Indonesiako langileak ere.

 
Arroz landaketa

1970ean lortu zuen independentzia herrialdeak.

Kultura aldatu

Hizkuntza ofiziala ingelesa da. Baina beste hizkuntza asko hitz egiten dira: gaztelania, portugesa, kreolera, hindi-urdua eta amerindiarren hizkuntzak.