Portugesa jatorriz Portugalen hitz egiten den hizkuntza da, baina gaur egun Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat herrialdetan ere hitz egiten da. Guztira 260 milioi pertsonak hitz egiten dute.
Historia aldatu
Portugesa latinetik etorritako hizkuntza da, gaztelania, frantsesa, katalana eta beste batzuk bezala. Erdi Aroan Portugalez gain, Galizian ere hitz egiten zen; baina, denbora pasatu ahala, bi hizkuntzak bananduz joan ziren. Hala ere, galiziera eta portugesa oraindik oso antzekoak dira.
XV. mendean, Portugalek koloniak ezarri zituen Afrikako kostaldean eta Asiako toki batzuetan. Gaur egun oraindik hitz egiten da portugesez toki horietan. XVI. mendean, Portugalek Hego Amerikako zati handi bat eskuratu zuen eta Brasil izena ezarri zion. Gaur egun,portuges-hiztun kopururik handiena Brasilen dago, hain zuzen ere. Brasildarrak 200 milioi biztanle dira.
Portugesaren hedadura aldatu
Hona hemen portugesez hitz egiten den herrialdeen zerrenda:
Kontinentea | Herrialdeak |
---|---|
Europa | Portugal eta Galizia |
Amerika | Brasil |
Afrika | Angola, Cabo Verde, Ginea Bissau, Mozambike eta Sao Tome eta Principe |
Asia | India (Goa hirian), Txina (Macau hirian) eta Ekialdeko Timor |
Hitzak aldatu
Euskaraz | Portugesez |
---|---|
Kaixo | Ola |
Ongi etorri | Bem vindo |
Eskerrik asko | Obrigado/a |
Agur | Adeus |
Entzun portuges pixka bat aldatu
Bideo honetan, Brasilgo portugesa entzun dezakezu: