Txirla aldatu

Txirla, oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan, euskal gastronomiako ttoroan eta legatza saltsa berdean erabiliak. Batzuetan edozein moluskuren kuskuak izendatzeko ere erabili ohi da.

Ezaugarriak aldatu

 

Txirla itsas eta ibai hondoetako lohi eta hondarpean bizi dira.Planktona iragaziz eta inguruan ezarritako hondarkinez elikatzen dira. Sifoiak dituzte ura xurgatzeko eta kanporatzeko, eta zakatzak arnasteko eta ura iragazteko. Zirkulazio sistema erdi-irekia dute, bihotzez eta sainez osatua daukate.

Ezpezieak aldatu

Hauek dira ohikoen txirlak:

  • Txirla handia(Tapes decussatus, Ruditapes decussatus edo Venerupis decussata)
  • Txirla zapala(Scrobicularia plana)
  • Txirla txikia( Chamelea gallica edo Venus gallicia)
  • Txirla arre gorrixka(Callista chione)
  • Txirla leuna(Mactra corallina)
  • Txirla garatxoduna(Venus verrucosa)
  • Txirla barrenaria (Pholadidae)