Bob Belaki marrazki bizidunetako pertsonaia oso famatu bat da, bere sortzailea Stephen Hillenburg izan zen, zori txarrez hilda dago. Amerikarra zen egilea. Bere lehenengo emisioa 1999-eko uztailean izan zen.

Historia

aldatu

Bob Belaki Bikini Bottom izeneko herri batean bizi da, ur azpian dagoen herri batean. Bera jatetxe bateko sukaldaria da eta asko gustatzen zaio bere lana. Berarekin Olagardo izeneko olagarro goibel eta zikoitz bat ibiltzen da lanean eta beraien nagusia Karramarro jauna da. Abentura asko bizitzen ditu bere herrian.

Pertsonaiak

aldatu
  • Bob Belaki,belaki bat da, protagonista da, telesail hau bere inguruan dabil bueltaka. Bera belaki bat da, horia da eta oso sudur luzea du. Beti praka berdinak erabiltzen ditu eta maskota bat du, Gary izenarekin eta barraskilo bat da.
  • Patrick izarra,itsas izar bat da, Bob Belakiren lagunik onena da, pixka bat despistatua da eta itsasoko izar arros bat da. Bob Belakiri gauza askotan laguntzen dio eta telesail honetan atal askotan azaltzen da pertsonaia hau. Honek ere beti praka loretsu batzuk erabiltzen ditu.
  • Karramarro jauna,karramarro bat da, Bob Belaki eta Olagardoren laneko nagusia da, dirua izugarri gustatzen zaio eta oso zuhurra da jendearekin. Alaba bat du, eta aingura batean bizi da. Gorria da eta beti arropa bera erabiltzen du.
  • Olagardo, olagarro bat da, Boben laneko laguntzailea da baina Olagardok ezin du jasan Bob bere alboan edukitzea horregaitik atal askotan bera Bobekin haserre dagoela ikus dezakegu, burusoila da eta sudur handia du.
  • Kattalingorri, urtxintxa bat da, bera ez da urazpikoa bera Texas-ekoa da, horregaitik beti oxigenoa darama bere bizkarrean eta buruan kasko bat jazten du.

Izena beste hizkuntzetan

aldatu
  • Ingelesez: Sponge Bob Square Pants
  • Gazteleraz: Bob Esponja
  • Frantsesez: Bob l'éponge