Marrazki bizidunak

marrazki bizidunez egindako filma

Marrazki bizidunak zinema mota berezia da non eskuz, ordenagailuz edo beste bide batzuez egindako irudien sekuentziak mugimendua sortzen duen, soinuekin eta bestelako efektuekin konbinatuta.

Krazy Kat pertsonaiaren marrazki bizidunak, 1916an
How Animated Cartoons Are Made, 1919an

Zinemaz gain, marrazki bizidunak telebistan ere oso erabiliak dira, hala telesailetan nola iragarkietan.

Historia aldatu

1920ko hamarkadan teknika honen lehenengo lanak erakutsi zituzten publikoki, zuri-beltzez eta soinurik gabe, Felix katua adibiderik ezagunena izanda. 1928an Walt Disneyk urrats bat aurrerago eman zuen soinua sartzen, Mickey sagua haren pertsonaia famatuaren bidez, eta 1941ean beste bat "Fantasia" pelikularekin.

Ordutik, The Walt Disney Companyk ibilbide luze eta arrakastatsua izan du ekoizpen ugarirekin, gaur egun izanda konpainiarik ezagunen eta handiena.

Euskal Herrian aldatu

Euskarazko lehenengo lan azpimarragarriak XX. mendearen bukaeran egin zituzten: Pernando Amezketarrari buruzko marrazki sorta egin zuten, telesail moduan ETB-1ean eskainia. Hastapen horietan, "Kalabaza tripontzia" lana ere aipatzekoa da.

Gaur egun Irusoin euskal konpainiarik aktiboena da, bai animazioan baita luzemetraietan ere. Lan animatuen artean "Cristóbal Molón", "Supertramps", "Glup" eta "Karramarro Uhartea" nabarmentzekoak dira.

Beste ekoiztetxe batzuen bidez eginda, "Olentzero eta subilaren lapurreta" eta "Olentzero, gabonetako ipuina" ditugu.

Kanpo estekak aldatu