Anakardoa  Anacardiaceae familiari dagokion zuhaitza da.  Ameriketako zuhaitza eta pistatxoaren familiakoa da. Oso ugaria da Amerika tropikalean.

Itxura aldatu

Itxura garatua duen zuhaitza da, gutxi gorabehera 5 eta 7 metroko altuera duena. Iraunkorra da eta bere adarrak oso altuera baxukoak dira. Horrez gain, Anakardikae zuhaitzaren bizitza gutxi gorabehera 30 urtekoa da, eta bizitzako hirugarren urtetik aurrera fruituak ematen ditu. Bihotz formako fruitu hezurdun biguna du, eta  jateko ona da. Gainera, hezurraren barruan itxura bereko hazi bat dago, adibidez,  Medikuntzan, Kosmetologian eta gozokiak egiteko erabiltzen dena.

Anakardoen fruituen parteak aldatu

 
Mexikoko anakardo gorrien argazkia

Anakardoen fruituek 2 atal dituzte.

 
Anakardo arrunt baten argazkia

Anakardoen onurak aldatu

Anakardoen ekoizpena aldatu

Anakardoak bereziki herrialde hauetan ekoizten da.

Nigeria 650.000 1,97
India 613.000 0,66
Boli Kosta 380.000 0,44
Vietnam 289.842 0,85
Indonesia 145.082 0,25
Filipinak 134.681 4,79
Brasil 104.342 0,14
Ginea-Bissau 91.100 0,38
Tanzania 80.000 1,0
Benin 69.700

[2]

 
Anakardoaren fruituaren eta lorearen konparaketaren argazkia

Afrikatik, eta Boli Kosta Anakardo gehien egiten dituzten herrialdeak dira.  Munduko Anakrdoen 90% egiten dituzte.  Baina tokiko mailan %15a baino gutxiago lantzen dute. Boli Kostan kopuru hori %6 murrizten da.

India Anakardo gehien kontsumitzen dituen herrialdea da. Munduko 30% kontsumitzen du.

Anakardoaren historia aldatu

Esaten da 1558an André Thevet fraide eta naturalista frantsesak landareei eta haien fruituei erreferentzia egin ziela bere ipuin eta ilustrazioetan. Portugalgo kolonizatzaileak iritsi zirenean, Anakardoen fruitu lehorren Nutrizio-propietateek atentzioa deitu zien; 1568an Indiara eraman omen zituzten Haziak eta handik Asiako hego-mendebaldera sartu zen, Afrikara iritsiz XVI.mendearen bigarren erdian. Estatu Batuek 1905ean, Indiatik lehen haziak inportatu zituzten. 1568 eta 1914 bitartean beste inportazio  batzuk egin zituzten  Frantziara eta Ingalaterrara.

Anakardo motak aldatu

Bi Anakardo  mota desberdin aurki daitezke: Anakardo gorria

Bere forma luzeagoa eta bere kolorea gorria denez, anakardo gorria dela esaten da ohiko anakardoa baino luzeagoa delako. Anakardo mota honek hazitzeko Klima hezeak behar ditu.

Ohiko anakardoa                                                                  

Anakardo gorria baino motzagoa da, eta ginera, gorria izan beharrean, horia da.

Anakardoaren kontsumorako prestaketa aldatu

Anakardoak ezin dira sukaldatu gabe jan.

Anakardoak egiteko, hasteko, lurrunetan eginak edo erreak egin daitezke. Gero, maza batekin, azala kendu egin behar da; hau da, anakardoetako kolore gorria kendu. Ondoren, eguzkian lehortu egiten da, gero zuritzeko. Horren ostean, bere kalitaea kontrolatzea ezinbestekoa da. Beranduago, ankardoa ontziratzen da. Bukatzeko, hori guztia egin ondoren, dendetara eramaten da guk erosi ahal izateko.

Anakardoen landaketa aldatu

Klima tropikal hezeetan hazten da (Af edo Aw Köppen Klima-sailkapenean, 20 eta 30 °C arteko bataz besteko tenperaturarekin, 600 eta 2000 mm edo gehiagoko prezipitazioarekin, 1000 m-tik beherako altueran) .

Tradizionalki munduko ekoizlerik handiena Brasil zen, bere jatorrizko lekua, nahiz eta gaur egun ekoizle handiena Vietnam den eta ondoren  India eta Boli Kosta esportazio bolumenari dagokionez, Brasil munduko bederatzigarren postu apalean dago. Asiako hego-ekialdean, Amerika intertropikalean, Erdialdeko  Amerikatik, Panamatik, Costa Ricatik, Mexikotik, Kolonbiatik, Floridatik Antilletara,Brasilera, Venezuelara…

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Muñoz, Mayte. (2022-04-16). Anacardos Propiedades, Beneficios y Cómo comerlos. (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. Anakardo. 2024-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).