Txantxari joko, baita ere Txantxari jokue, mutilen trebezia-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Udaben (Basaburua) eta Errazkinen, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Mutilen joko hau gehienbat uda aldean egiten zen. "Txantxaria" zenbait zuhaitz eta landareren kuskuilua da, kasu honetan haritzarena. Lurrean zuloa egiten zuten eta bi metrotik "txantxaria" bertan sartzen ahalegintzen ziren. "Txantxaria" lurrean biraka bota behar zen eta zulo gehienetan sartzen zuena izaten zen irabazlea.[2]

Errazkingo aldagaia aldatu

Txantxari jokue zen hau. Plazan, eskola atarian, eliz atarian jokatzen zuten mutilek. Urte gutzian aritzen ziren. "Nik hasiko nauk" esanez ematen zion hasera, aurrenekoak ez baitzuen bentajarik. Makila txiki batez lurrean marra borobila egin eta lau metro ingurutik botata, lur gainean boteka, txantxaria barruan sartzen saiatzen zen. Errazago egiteko, mutikoek ahal zuten txantxaririk berdeena eta pisuena aukeratzen zuten. Lehenbizikoan ez bazuen sartzen, berriz botatzea egokitzen zitzaion "ez tuk sartu, tiazak berriz" entzun ondoren. Tiratzen zuen hurrengoak, aurreko txantxaria jo eta arrastotik kanpora ateraz gero, berea barruan utzita, jotako txantxaria irabazten zuen. [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu