Twin Peaks
Twin Peaks (euskaraz: «Tontor bikiak») Mark Frostek eta David Lynchek sorturiko estatubatuar telesaila da. 1990eko apirilaren 8an ABC telebista katean estreinakoz aireratu zen. Mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, seriean maiz errepikatutako "Nork hil zuen Laura Palmer?" galdera ospetsuak bezala.
1992an telesailak izandako arrakasta itzelaren ondorioz, David Lynchek Twin Peaks: Fire Walk with Me filma estreinatu zuen. 2017an izenburu bereko telesail jarraipena izan zuen.
Argumentua aldatu
Telesailak FBIko Dale Cooper (Kyle MacLachlan) agente bereziaren ikerketa azaltzen du, Washington estatuko Twin Peaks udalerriko Laura Palmer (Sheryl Lee) emakume gaztea eta ezagunaren hilketa argitu nahian. Bestalde, AEBetako herrixka arrunt bateko bizitza soziala ere erakusten du. Bertako gertaerak istorioaren egun bakoitzeko atal batez agertzen dira, salbuespenak salbuespen.
Pertsonaiak aldatu
- Kyle MacLachlan: Dale Cooper agente berezia.
- Michael Ontkean: Harry S. Truman sheriffa.
- Mädchen Amick: Shelly Johnson.
- Dana Ashbrook: Bobby Briggs.
- Richard Beymer: Benjamin Horne.
- Lara Flynn Boyle: Donna Hayward.
- Sherilyn Fenn: Audrey Horne.
- Sheryl Lee: Laura Palmer eta Maddy Ferguson.
- Peggy Lipton: Norma Jennings
Denboraldiak aldatu
Denboraldia | Atalak | Jatorrizko aireratzea | ||
---|---|---|---|---|
Denboraldiaren hasiera | Denboraldiaren amaiera | |||
1. | 8 | 1990eko apirilaren 8a | 1990eko maiatzaren 23a | |
2. | 22 | 1990eko irailaren 30a | 1991ko ekainaren 10a |
Ikus gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Twin Peaks telesailaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)