Tureia (atoloia)
Tureia Tuamotu uhartearen atoloi bat da, Polinesia Frantsesan. Uhartediaren hego-ekialdean dago, Tahititik 1.100 km hego-ekialdera eta Mururoatik 115 km iparraldera. Biztanleria osoa 1.321 biztanlekoa zen 1996ko erroldan, baina zifrak alda daitezke eremua hustu duten militarrak kontuan hartuz gero.
Tureia (atoloia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Atoloi |
Azalera | 47 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°50′S 138°33′W / 20.83°S 138.55°W |
UTC ordua | UTC−10:00 |
Honen parte da | Tuamotu |
Kokapena | Ozeano Barea |
French overseas collectivity | Polinesia Frantsesa |
Administrative subdivision of French Polynesia | Iles Tuamotu-Gambier |
Commune of French Polynesia | Tureia |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Tuamotu |
Historia aldatu
Historikoki Papahena izenez ezagutzen zen. 1791n aurkitu zuen atoloia Edward Edwards ingelesak, Bountyko matxinatuen bila zebilela, eta Carysfort deitu zion.[1]
Deskribapena aldatu
Atoloi txikia da, 8,3 km²-ko azalera eta erronbo forma du, 13 km luze eta 7,4 km zabal, barruko aintzirarako itsas pasabiderik gabe. Hiribildu nagusia Hakamaru da. Pazifikoko Esperimentazio Zentroko hainbat eraikin ditu (aterpeak, zisternak, aireportua, meteorologia zentroa, etab.), 1996tik, Frantziako proba nuklearrak amaitu zirenetik, abandonatuak.
Tureia biztanlerik gabeko Tematangi eta Vanavanako atoloi hutsak[2] zein Mururoa eta Fangataufako proba nuklearrak egiteko utzitako atoloiekin batera komuna osatzen duten hiriburua da.
Iruditegia aldatu
-
Mapa.
-
Tureia
-
Atoloiaren ikuspegi partziala.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Jacques Bonvallot, Les Atolls des Tuamotu, éditions de l'IRD, 1994, ISBN 9782709911757. [1]
- ↑ https://www.legifrance.gouv.fr/jorf/id/JORFTEXT000000695062