Tahiti[1] (frantsesez ta.iti ahoskatua; lehen Otaheite deitua) Polinesia Frantseseko uharterik handiena da. Ozeano Barean dago eta hiriburua Papeete da. Uharteak guztira 1.042 km²-ko azalera du eta gune altuena Orohena mendia da. 1998an 131.000 biztanle inguru zituen, gehienek turismoaren inguruan lan egiten dute.

Tahiti
Datu orokorrak
Mendirik altuenaOrohena
Garaiera2.241 m
Motauharte
Luzera61 km
Zabalera29 km
Azalera1.042 km²
Geografia
Map
Koordenatuak17°42′S 149°30′W / 17.7°S 149.5°W / -17.7; -149.5
UTC orduaUTC−10:00
Honen parte daHaizealdeko uharteak
French overseas collectivity Polinesia Frantsesa
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaHaizealdeko uharteak

Geografia aldatu

Orografia aldatu

Sumendi jatorriko bi penintsulek osatua da: Tahiti Nui eta Tahiti Iti edo Taiarapu penintsulak, biak Taravao istmoak lotuta. Lurralde menditsua da: Orohena (2.322 m) eta Roniu (1.323 m) sumendiak. Koralezko itsas hautsiek inguratzen dute uhartea.

Udalerriak aldatu

Hona hemen uharteko udalerriak:[2]

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea Barrutia(k) Oharra(k)
Arue 9.494 21.45 km2 (8.28 sq mi) 443/km2 (1,150/sq mi) Tetiaroa atoloia bere barnean dago.
Fa'a'ā 29.781 34.2 km2 (13.2 sq mi) 871/km2 (2,260/sq mi)
Hitiaa O Te Ra 8.691 218.2 km2 (84.2 sq mi) 40/km2 (100/sq mi) Hitiaa, Mahaena, Papenoo, Tiarei
Mahina 14.356 51.6 km2 (19.9 sq mi) 278/km2 (720/sq mi)
Paea 12.084 64.5 km2 (24.9 sq mi) 187/km2 (480/sq mi)
Papara 10.634 92.5 km2 (35.7 sq mi) 115/km2 (300/sq mi)
Pape'ete 26.050 17.4 km2 (6.7 sq mi) 1,497/km2 (3,880/sq mi) Hiriburua
Pirae 14.551 35.4 km2 (13.7 sq mi) 411/km2 (1,060/sq mi)
Punaauia 25.399 75.9 km2 (29.3 sq mi) 335/km2 (870/sq mi)
Taiarapu-Est 11.538 218.3 km2 (84.3 sq mi) 53/km2 (140/sq mi) Afaahiti, Faaone, Pueu, Tautira Mehetia uhartea bere barnean dago.
Taiarapu-Ouest 7.007 104.3 km2 (40.3 sq mi) 67/km2 (170/sq mi) Teahupo'o, Toahotu, Vairao
Teva I Uta 8.591 119.5 km2 (46.1 sq mi) 72/km2 (190/sq mi) Mataiea, Papeari


Ekonomia aldatu

Laborantza (kokondoak, azukre kanabera, bainila eta kafea), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia aldatu

1767. urtean iritsi zen lehen europarra, Samuel Wallis ingeles kapitaina. Horren ondoren heldu ziren Louis-Antoine de Bouganville frantsesa (uhartea Frantziaren mende jarri nahi izan zuena), James Cook (1769) eta William Bligh (1788) ingeles itsasgizonak. 1797. urtean Londresko Misiolari Elkarteko kideak antolatu zuten lehen europar bizilekua. 1842. urtean Frantziaren babespeko lurralde zen eta 1880. urtean kolonia bihurtu zen.

Hizkuntzak aldatu

Hizkuntza erabilienak frantsesa eta tahitiera dira.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu