Trikuputza (Lycopedon echinatum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso gaztetan, gleba zuria duenean, entsaladei gehitu daiteke. Gaztetan, Arantzak egoera ezin hobean dituenean nahastezina da, baina arantzak erraz askatzen direnez, generoko beste espezie batzuekin nahas daiteke.

Trikuputza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon echinatum
Pers., 1794
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, globo itxura samarrekoa, arantza luzez estalia edo metxa bereizgarriekin, okreak edo arre-marroixkak, hirunaka, piramide formako zatiak osatuz, heltzen denean, goialdetik ireki egiten da esporei bide emateko.

Gleba: Hasieran zurixka, azkenean heltzen denean, fuliginosoa edo arre-purpura kolorekoa.

Hanka: Ia hanka gabea edo senila.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Echinatum epitetoa berriz latinetik dator, "echinatus" hitzetik, eztenez hornituta esan nahi du. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea, nahiz eta pertsona batzuek oso gazteak direnean kontsumitzen dituzten exoperidioa kenduta.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Pulcherrimun aldaera Lycoperdon echinatum delakoarekin bereizten da: eztenak erortzen direnean endoperidioa leun geratzen delako. Lycoperdon umbrinum delakoak kolore ilunagoa du, eta arantzak txikiagoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, pago basoetan batez ere, hala ere, beste hostoerorkorretan ere agertzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Afrika, Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 697 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 589 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 618 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu