Tres Aguas (Cristina Iglesias)

Cristina Iglesiasen eskultura/putzu/iturri multzoa, Toledo

Tres Aguas Cristina Iglesias artista donostiarrak Toledo hirian sortutako multzo eskultorikoa da, hiru urmael hiriko hiru puntutan.

Tres Aguas (Cristina Iglesias)
Jatorria
Sortzailea(k)Cristina Iglesias
Sorrera-urtea2014
Ezaugarriak
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′24″N 4°01′29″W / 39.85675529°N 4.02484307°W / 39.85675529; -4.02484307
Map

Ezaugarriak aldatu

2014. urtean ireki zen instalazioa, El Greco margolariaren heriotzaren 400. urteurrenean[1]. Torre del Agua eraikinean, Santa Klara konbentuan eta Udaletxearen plazan daude kokatuak hiru iturri/urmaleak; agerian bakarrik Udaletxekoa, besteak eraikin barruetan[2]. Metalezko hondo desberdinak dituzte iturriek. Hondoetan irudikatutako formetan, toki batzuetan Tajo ibaiaren irudi deifikatu bat ageri da, ura dariola ontzi batetik[3].

Egiturak urez bete eta hustu egiten dira ziklikoki, itsasaldien zikloa oroituz. Funtzionamendu eta estetika horretan, Iglesiasek geroago egin zuen Donostiako Hondalea lanaren aurrekari bat dago.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) toledo, J. V. Muñoz-Lacuna |. (2014-04-24). [http://www.diariovasco.com/culturas/201404/24/cristina-iglesias-suma-greco-20140424183551.html «Cristina Iglesias se suma al a�o del Greco con un homenaje escult�rico al r�o Tajo»] diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  2. (Ingelesez) «TRES AGUAS by Cristina Iglesias. A Project for Toledo, 2014 | The Strength of Architecture | From 1998» www.metalocus.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  3. (Ingelesez) Warner, Marina. «The Springs beneath, the flow above, the light within» Artangel (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).

Kanpo estekak aldatu