Tajo

Espainako ibai bat

Tajo[1] (gaztelaniaz: Tajo; portugesez: Tejo) Iberiar penintsulako ibairik luzeena da. 1.120 kilometro luze da eta 80.600 kilometro koadroko arroa hartzen du. 910 kilometro egiten ditu Espainiako lurretan, eta 210 kilometro Portugalen. Espainiako Aragoiko Mendi Unibertsaletan jaio eta Portugalgo Lisboa hirian itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan. Honako hiri hauetatik pasatzen da: Aranjuez, Toledo, Talavera de la Reina eta Alcántara Espainian; eta Santarém eta Lisboa Portugalen.

Tajo
Tajo (gaztelaniaz), Tejo (portugesez)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.007 km
Geografia
Map
Koordenatuak40°19′11″N 1°41′51″W / 40.3197°N 1.6975°W / 40.3197; -1.6975
Leku geografikoaIberiar penintsula
Tagus River Valley (en) Itzuli
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera80.602 km²
Arro hidrografikoaTagus Basin (en) Itzuli
Ur-emaria500 m³/s (bokale)
LakuakAlcántara Reservoir (en) Itzuli, Bolarque Reservoir (en) Itzuli, Castrejón Reservoir (en) Itzuli, Entrepeñas Reservoir (en) Itzuli, Valdecañas reservoir (en) Itzuli, Cedillo Dam (en) Itzuli, Faltos (en) Itzuli, Azután Reservoir (en) Itzuli eta Q81420663 Itzuli
IturburuaFuente García (en) Itzuli
(1.593 m)
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa
(0 m)

Geografia aldatu

Teruelgo probintziako Albarracín mendilerroan du iturburua, eta arroila estu eta sakonen artean hego-mendebalera egiten du. Entrepeñas, Buendia eta Bolarqueko urtegiek eten egiten dute ibaiaren ibilgua Gaztelako itsasoa izenaz ezagutzen den eremu zabalean. Aranjuezen, Jarama ibaiaren urak biltzen ditu, eta mendebalerantz hartzen du. Toledoko hiria inguratu ondoren Talavera de la Reinara iristen da; han Alberche ibaia batzen zaio. Extremaduran barneratzen da ondoren, eta Monfragueko natura parkea igarotzen du. Arroila sakonak zeharkatzen ditu gero. Ibar estu horietan urtegiak eta indarretxe handiak daude. 44 km-tan zehar Espainiaren eta Portugalen arteko muga egin ondoren, Portugalen barneratzen da eta Zézere ibaiaren urak biltzen ditu. 178 kilometroren buruan, Lisboako hiriaren parean Paja itsasoa edo estuario zabala eratzen du, eta Ozeano Atlantikoan isurtzen du ura.

Hidrometria aldatu

Tajoren emaria 1915-1995 bitartean neurtu zen Alcántarako estazioan (Cáceresko probintzia).[2] Ibaiak 51.958 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 64. Batez besteko emaria 236 m³/s da. Emari handiena otsailean du (489,3 m³/s), eta txikiena abuztuan (56 m³/s).

Tajoren batez besteko emariak (/s) Alcántara neurtuak
Datuak:1915-1995 bitartean

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-19).
  2. Tejo Basin: Alcantara, grdc.sr.unh.edu

Kanpo estekak aldatu