Torre Annunziata

udalerri italiako

Torre Annunziata Italiako hiri bat da, Napoliko probintziakoa, Campania eskualdean. Vesuvio sumendiaren magalean dago, Napolesko golkoaren aurreko aldean, "Behiaren Sabela" deritzon badia estrategikoan. Hain zuzen ere, Torre Annunziatako portua Campaniako hirugarrena da garrantziz.

Torre Annunziata
Torre Annunziata
Torr'Annunziata
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaNapoles
Jatorrizko izenaTorre Annunziata
Torr'Annunziata
Posta kodea80058
ISTAT kodea063083
Geografia
Koordenatuak40°45′25″N 14°26′40″E / 40.7569°N 14.4444°E / 40.7569; 14.4444
Map
Azalera7,33 km²
Altuera9
MugakideakBoscoreale, Boscotrecase, Castellammare di Stabia, Pompei, Torre del Greco eta Trecase
Demografia
Biztanleria40.153 (2023ko urtarrilaren 1a)
−2.253 (2018)
Dentsitatea5.325,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia081
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBenevento, La Ciotat, Emmendingen eta Valentzia
Katastro kodeaL245
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaNA
http://torreannunziata.it

Vesuvio sumendiaren erupzioek behin baino gehiagotan suntsitu dute hiria, hala nola 79., 1631. eta 1906. urteetan.

Ekonomia aldatu

Antzina burdingintza-industriak eta elikagaigintzak indar handia izan zuten, baina gaur egun ontzigintza, armagintza eta industria farmazeutikoa dira jardunbide nagusiak.

Kultura aldatu

UNESCOk 1997an Oplontiko aztarnategia Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Historia aldatu

Besteak beste erromatarren bideak jasotzen zituen Tabula Peutingeriana lanean ageri da, Oplonti izenez: terma-lekutzat aipatzen zuten. K.a. VIII. mendean grekoak bizi izan ziren hirian, eta etruriarrak eta samniotarrak ondoren. Erromatarrek eskuratu zuten K.a. 89. urtean, baina handik hamar urtera Vesuvio sumendiaren erupzio batek hiriari hondamendia ekarri zion, eta hurrengo milurtekoan Silva Mala izenez ezaguna izan zen, lapurrak zebiltzan leku arriskutsua zelako.

1319. urtean Karlos Calabriakoak inguruko lurrak leial zitzaizkion jauntxoei eman zizkien, eta han Annunziata Andre Mariaren eliza eraiki zuten, baita monasterio eta hospizio bat ere. Gerora, babeserako dorre bat eraiki zuten, eta auzo guztiak hartu zuen «Torre dell'Annunziata» izena. 1631. urtean ingura berriro suntsituta geratu zen beste erupzio baten ondorioz, baina berehala ekin zioten berreraikitzen, hiria industria-jardueraz garatuz.

1810-1815. urte bitartean Gioacchinopoli izena ipini zioten hiriari. Hainbat herrialde eta agintariren menpe egon ostean, merkataritza indartuz zihoan neurrian hiria hazten joan zen. Industria-jarduera ere handitzen joan zen Bigarren Mundu Gerra bitartean.

Gaur egun, Camorra gaizkile-elkartearekin izan dituen harremanengatik, eta hilketak, droga-trafikoa eta ustelkeria gertatzen direlakoan, Torre Annunziatak ez du turismoa erakartzen, hondar beltzezko hondartza ikusgarriak eta ondare arkeologiko aberatsa izanagatik ere.

Dialektoa aldatu

Torre Annunziatan euren hizkera dute, torrese deritzon napolieraren aldaera: ahoskera berezia dute.

Senidetutako hiriak aldatu

Kanpo estekak aldatu