Campania[2] hegoaldeko Italiako eskualdea da, Tirreniar itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. 13.590 km2 eremua du eta 2014an 5.869.029 zituen[1]. Biztanle-dentsitatea Italiako hirugarren handiena bada ere, ez dago Campaniako probintzia guztietan berdin banatua.

Campania
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaNapoli
ProbintziakAvellino
Benevento
Caserta
Napoli
Salerno
Udalerriak551
Geografia
Koordenatuak40°54′38″N 14°55′14″E / 40.9106°N 14.9206°E / 40.9106; 14.9206
Azalera13.590 km²
Demografia
Biztanleria5.869.029 biztanle (2014[1])
Dentsitatea430 bizt/km²
www.regione.campania.it

Orografia aldatu

Kostaldeko lautaden artean (Napoli, Paestum) Vesuvio sumendia altxatzen da. Hegoaldean Sorrentoko penintsula dago. Barnealdea menditsua da (Matese, Cilento). Ibai nagusiak Garigliano, Volturno eta Sele dira.

Ekonomia aldatu

Abeltzaintza eta baso-ustiapena dira barnealdeko ekonomia-jarduera nagusiak. Apenino mendietako ordokia oso emankorra da: laboreak, fruta-arbolak, mahastiak, olibondoak eta barazkiak lantzen dira bertan. Italia hegoaldeko industria-eskualderik handiena da Campania: altzairugintza, ontziolak, petrolio-findegiak (Napoli eta Salernoko hirialdeetan, batez ere). Turismoak garrantzi handia du (Napoli, Vesuvio, Capri, Ponpeia, Herkulano eta Paestum).

Historia aldatu

Oskoak eta ausoniarrak bizi ziren antzina herri hartan. K.a. VIII. mendetik aurrera Greziaren kolonia izan zen (Cumes, Paestum, Parthenope-Napoli, Pozzuoli hiriak sortu zituzten) eta etruriarrak nagusitu ziren ondoren (Herkulano eta Ponpeia hiriak hartu zituzten eta Capua sortu zuten). Samnitek konkistatu zuten K.a. V. mendean eta erromatarrek kolonizatu K.a. 300. urte aldera.

Erromatar Inperioa deuseztatu zenean, ostrogodoen, bizantziarren, lombardiarren eta normandiarren eskuetan egon zen. XII. mendetik aurrera, Campaniako historia Siziliako eta Napoliko erresumarekin lotua egon zen. 1860. urtetik aurrera, Italiako lurraldea izan da Campania.

Probintziak aldatu

 
Campaniako probintziak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu