Torniken jolasa, baita ere Tornikea, harrapatzeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Berastegin eta Elduainen, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Neska eta mutilen jolas honetarako, hormatik metro-erdi ingurura, marra bat egiten zen lurrean. Jolaskideek zotz egiten zuten hormaren kontra, oina arrasto gainean zutela nor jarri aukeratzeko. Gainerako lagunak, bi taldetan banatuta, elkarren atzetik abiatzen ziren. Harrapatutako neska edo mutila hormara eramaten zuten, zozketan aukeratuaren ondoan uzteko, eta gauza bera egiten ahalegintzen ziren gainerakoekin. Orduan berriro ematen zitzaion hasiera jokoari. Baina haurren batek ihes egin eta horma ukitzen bazuen, zaintzaileari muzin eginez, hormari "kontu egiten" zegoenaren ordez jartzen zen eta hark, berriz, taldeetako parte-hartzaileekin batera jarraitzen zuen jokoan..[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu