Tolosaldeko Ataria

Tolosaldeko tokiko hedabidea

Tolosaldeako Ataria euskara hutsez diharduen tokiko hedabide multimedia da. Eskualdeko 28 herrietako herritarren informazio premia asebetetzea du helburu nagusi. Tolosaldea eskualdeko eta eskualdeko herrietako berriak ematen ditu.

Tolosaldeko Ataria
Motahedabide
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara hutsa
Argitaratze lekuaTolosa, Gipuzkoa
FormatuaDigitala, papera eta irratia
Banaketa
Ekoizpen osoaTolosaldeko 28 herriak
MaiztasunaPapera: asteartetik ostegunera 8 orriko egunkaria, eta ostiraletan 32 orriko astekaria. Internet eta irratia: urteko egun guztietan.
Historia
IdeologiaEuskaltzalea
https://ataria.eus

Hedabide proiektu honek 2013ko urrian eman zituen lehen pausoak. Aldi horretan Tolosaldean zeuden hiru komunikabideren bateratzetik sortu zen azken hau: Galtzaundi aldizkaria, Tolosaldeko Hitza egunkaria eta Txolarre irratia. Ordura arte eskualdeko herritarrei informatzeko betekizuna zuen hedabide bakoitzak bere aldetik, baina batasun honek Tolosaldeko Ataria izeneko proiektu multimedia aurrera eramateko aukera sortu zuen, sinergiak batuz eskualdeko herritarrei informazio zuzena, multimedikoa eta profesionala emanez.

Egun, hedabideak hiru adar nagusi ditu bere barnean: Ataria.eus interneteko ataria, Ataria papera eta Ataria irratia.

  • Ataria.eus interneteko ataria: bere multimedia izaeragatik, komunikabideak duen erreminta nagusia da. Euskarri guztiek dute lekua bertan, eta eskualdeko erakunde, gizarte-eragile eta norbanakoek osatzen dute Komunitatea. Eskualde mailan erreferente den tokiko hedabidea da.
  • Ataria papera: 8 orriko egunkaria da, astearte, asteazken eta ostegunetan; ostiraletan, berriz, 32 orriko astekaria. Horiez gainera, hainbat gehigarri berezi ere argitaratzen ditu. Papereko edizioa Atarikideei (harpideak) eta toki publikoetan banatzen da. Harpide bidezko salmenta da nagusi, etxez-etxeko banaketa zerbitzuarekin.
  • Ataria irratia, online bidez mundu guztian eta 107.6 FM frekuentzian Tolosaldean: 24 orduz etenik gabe emititzen du urte guztian, programazioaren % 25 berak ekoiztua eta gainerakoa euskal musika da.

Kolaboratzaile sare zabal bat du, eskualdeko herritarrez eta taldez osatua. Euren ekarpenek balio erantsi garrantzitsua ematen die proiektuari.

Hedabideak elkarlan estua eta zerbitzu partekatua du Berria eta Hitza hedabideekin. Gainera, hedabide talde handietako bazkide ere bada: Hekimen-en (Euskal hedabideen elkartea), Tokikom (toki komunikabideei laguntzeko sortutako bateragunea) eta Arrosa Irratien sarea (Euskal Herriko hainbat irrati biltzen dituen federazioa). Horiez gainera, lankidetza akordioak ditu beste zenbait hedabiderekin.

Lan esparrua aldatu

Aipatu bezala, Tolosaldeako Ataria euskara hutsez diharduen tokiko hedabide multimedia da eta, eskualdeko eta bertako herrietako berriak lantzen ditu. Tolosaldeko 28 herriak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.

Historia aldatu

2013 arte, Tolosaldeko hedabide bakoitzak bere aldetik eta modu independente batean lantzen zituen tokiko albisteak euskarri desberdinetan. Galtzaundik, Txolarrek eta Tolosaldeko Hitzak askotan batera egiten zuten lan, baina hedabide bakoitzak bere ibilbide propioa zuen. Bilera eta negoziaketen ostean, hauek elkarrekin lan egitea erabaki zuten 2013an. Eskualdeko udalek ere beharrezko ikusten zuten bateratze hori gertatu zen.

Modu honetara, bateratzearen eraginez, hedabide bakoitzarenak ziren diru-sarrerak (harpidedunei, publizitateari, zerbitzuei, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Tolosaldeko udalei dagozkienak) handitu egin ziren, eta hedabide bakoitzarena zen kostua, berriz, murriztu.

Enpresa egitura aldatu

Tolosaldeko Ataria egunkariaren jabe Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M. da. Bi administratzaile nagusi ditu bere barnean: Galtzaundi Euskara Elkartea eta Bertako Hedabideak S.M.

Bere akzionistak bost dira: Galtzaundi Euskara Taldea, Bertako Hedabideak SL, Txolarre Kultur Elkartea, Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea eta Lizardi Kultur Elkartea.

Zuzendaritzari dagokionez, zuzendaritza batzorde bitartez kudeatzen da, Tolosaldeko Komunikazio Taldearen parte direnek eta lantaldeko ordezkariek osatzen dute.

Lantaldeari dagokionez, 14 lagunez osatutako lantaldea du Tolosaldeko Atariak. Honela banatuta: erredakzioan: koordinatzailea, medio bakoitzaren arduraduna, zuzentzailea, kazetariak eta diseinatzailea; kudeaketan: marketinekoa, publizitate arduraduna eta kudeatzailea.

Atarikideak (harpideak) aldatu

Atariaren edukiak fisikoki, digitalki zein uhin bidez eskuratu daitezke. Hiru euskarritan lantzen du informazioa komunikabideak: papera, irratia eta digitala. Irakurleak harpidetzeko sistema bat du, Atarikide egiteko[1]. Atarikide egiteko arrazoien artean, ondorengoak zehazten dira: Bertako informazioa eduki nahi izatea, euskaraz bizitzen lagundu nahi izatea, tratu zuzen eta gertukoa jasotzea, Tolosaldeak honelako hedabide profesional bat behar duela uste izatea eta gizartean parte hartzea. Harpidetza sistemaren bitartez, proiektua bera babesteaz gain, prentsa idatzian, Irratian eta Interneten abantailak izan ditzakete harpidedunek, baita Atarikide txartela ere deskontuekin.

Atarikide harpidea: aldatu

  • Ataria proiektua babestuko dut.
  • Papereko eskaintza osoa etxean eta PDF formatuan jasoko dut.
  • Internet eta Irratia indartzen lagunduko dut.
  • Atarikide Txartela izango dut.
  • Abantailak, deskontuak eta zerbitzuak eskuratuko ditut.

Atarikide digitala: aldatu

  • Ataria proiektua babestuko dut.
  • Papereko eskaintza osoa PDF formatuan jasoko dut.
  • Internet eta Irratia indartzen lagunduko dut.
  • Atarikide Txartela izango dut.
  • Abantailak, deskontuak eta zerbitzuak eskuratuko ditut.

Atarikide iragarlea: aldatu

  • Jendaurreko negozioa duten enpresei dago zuzenduan eskaintza (Ostatu edo itxarongela dutenentzat).
  • Atarikide Harpidearen onurak izango ditut.
  • Publizitate eskaintzetan tratu bereziak ditut.
  • Ataria proiektua babesten eta jarraitzen duten guztiek nire berri izango dute.
  • Interesatzen zait eta deituko dut: 661678818

Harpidedun izanez gero, deskontuak eta beherapenak dituzte eskeletan (%50), iragarki laburretan (%25), zorion agurretan, nahiz Atariak eta Galtzaundik antolatutako ekimenetan.

Negozio eredua aldatu

Atariaren diru-sarrerak bost multzotan banatzen dira:

  1. Atarikideak (harpidedunak): Urteko kuota baten bidez proiektua babesten eta sostengatzen dutenak.
  2. Publizitatea: Eskualdeko eta eskualdez kanpoko enpresa eta erakundeenak.
  3. Zerbitzuak: Atariak eskaintzen dituen bestelako zerbitzuen eskaintzatik sortuak: aldizkariak, jai egitarauak, bideoak...
  4. Dirulaguntza publikoak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tolosaldeko 28 udalak.
  5. Bestelakoak: Atariak antolatzen dituen bestelako ekimenetatik sortuak, Ataria Bertso Jaialdia besteak beste.

Interneteko ataria aldatu

Hedabideari lotutakoak aldatu

Tolosaldeko Atariaren lantaldeak sortutako edukiak nahieran ikusteko atalak egoki bereiztuta eskaintzen dizkigu bere webgunean:

Eskualdeari lotutako zerbitzuak aldatu

Tolosaldeko Ataria nahiz eta hedabide bat izan, bere webgunearen bitartez eskualdeko herritarrentzako beharrezkoak diren zenbait zerbitzu ere ematen ditu:

Sare sozialak aldatu

Harremanetarako: aldatu

  • ataria@ataria.eus
  • 943655695

Irakurleen profila aldatu

Euskarri digitaleko kontsumitzailea aldatu

Komunikabide gaztea bada ere, bere eskualdean erreferentea den webgunea du. Google Analytics-en arabera, hemen azken lau urteetako datuak:

2017 2018 2019 2020
Erabiltzaileak 257.941 275.685 310.302 357.109
Sesioak 1.086.435 1.324.336 1.644.527 1.947.607
Orrialde ikusiak 2.372.035 2.952.412 3.873.418 4.200.840

Euskarri fisikoko kontsumitzailea aldatu

CIES (Centro de investigación y Estudios Sociales) enpresak egindako inkesten arabera, ondorengoa litzateke Ataria-ren irakurleen datuak Tolosaldeako eskualdean: 2020ko akumulatuaren arabera, 12.000 irakurle izan zituen azken 7 egunetan eta 8.000 atzo irakurri zutenen arabera; 2021eko lehen olatuaren arabera berriz, 15.000 irakurle azken 7 egunetan eta 6.000 atzo.

Audientzia aldatu

Aurrekariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Egin zaitez Atarikide - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. «Ikusteko, hasi saioa edo erregistra zaitez» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. «https://twitter.com/tolosaldeataria» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  4. «Login • Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  5. «Tolosaldeko Ataria - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Kanpo estekak aldatu