Todiko Marte K.a. V. mendean datatutako etruriar estatua bat da. Gerraren jainkoa den Marte irudikatzen du, guduaren aurretik erritual bat praktikatzen ari dena.

Todiko Marte
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. V. mendea
Mugimenduaetruriar artea
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak141 (altuera) cm
Deskribapena
Kokapena
LekuaVatikanoko Museoak
BildumaVatikanoko Museoak
Inbentarioa13886

Aurkikuntzaren tokia aldatu

1835ean aurkitu zen, Montesantoko Komentuko harresien ondoan lurperatua, Perugiako probintziako Todi herritik gertu. Inguruan antzinako etruriar finkapen bat egon zen.

Egilea aldatu

Ez da ezagutzen estatua honen egilea, baina Ahal Trutitis etruriar biztanleak etruriar-greziar jainkoa den Aresi eskainitako tenpluari eman ziola ezagutzen da.

Estiloa eta ezaugarri teknikoak aldatu

  • Eskultura hau etruriar artekoa da, greziar eraginarekin, greziar hopliten antzera.
  • Materiala: Fundizioko brontzea
  • Altuera: 1,41 metro
  • Ezkerreko eskuarekin lantza bat eusten du, eta katilu bat eskuinekoarekin.
  • Eskaintza idazkuna (nork eman zuen azaltzen duena) unbrieraz eta etruriar alfabetoz grabatu zen.
  • Kasko bat zeraman (aurkitu ez dena).
  • Jatorrian idulki baten gainean zegoen (hau ere aurkitu ez dena).
  • Begiak zilarrean landuak daude.

Bitxikeriak aldatu

Estatua trabertinozko geruza artean lurperatuta aurkitu zen, eta baliteke tximista batek jo izana.

Kontserbazioa aldatu

Gaur egun estatua Vatikanoko Museoetan erakusten da, eta jatorrian zeramatzan lantza eta katiluaren zatiak aparte erakusten dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu