Lehoi orrokarien hilobia

Lehoi orrokarien hilobia, K.a. VII. mendean datatua dagoen hilobi bat da, etruriarrek eraikia, ziuraski printze edo klase altuko pertsonaiaren batentzat. Etruriarren margoz apainduriko hilobirik antzinakoenatzat hartzen da. Gaur egun, hil monumentuaren kokapena, Lazio Garaia eskualdeari dagokio, Erromako probintzian, izen bereko hiriburutik 17 kilometro ingurura dagoena.

Lehoi orrokarien hilobia
Jatorria
Ezaugarriak

Aurkikuntzaren tokia aldatu

2006an aurkitu zen, antzinako hiri etruriarra zen Veiiren inguruko zelai batzuetan, Etruriako hiririk garrantzitsuenetako bat izan zena, tombarolo bati esker (italieraz, antzinako hilobien lapurra), atxilotua izan ondoren, autoritateei, hilobiaren kokapena eman ziena, honela, bere zigorra txikiagotzeko.

Egitura eta edukia aldatu

  • Hilobiak aurrekamera bat du, non, erdi lurperatuta, gerra gurdi bat aurkitu den.
  • Margoa hormetan eta sabaian, jarrera oldartsuan dauden lau lehoi eta uretako hegaztiak irudikatzen dituztenak
  • Hilobiaren barnean, armak eta bitxiak aurkitu ziren

Bitxikeriak aldatu

Arkeologo italiarrak hilobi honetara gidatu zituen antigoaleko gauzen lapurra, 82 urteko gidari turistiko bat zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu