Thunderball (filma)
Thunderball (euskaraz Trumoi-bola) 1964eko Terence Young ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Thunderball eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Sean Connery, Claudine Auger, Adolfo Celi, Luciana Paluzzi, Rik Van Nutter, Desmond Llewelyn eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
SPECTRE erakunde sekretuak OTANen base ingeles batean bere kide den Angelo Palazzi (Paul Stassino) iruzurgilea infiltratzeko asmoa du, azken hau bi misil nuklearrez ekipatutako Vulcan Vindicator hegazkinaz jabetu dadin. Bere asmoa lortzean, SPECTREk 100 milioi libera esterlina jaso edota AEBtako edo Ingalaterrako hiri bat suntsitzeko mehatxua luzatuko du.
Kasua 007 agenteari (Sean Connery) emango zaio, agentea Bahamenatara joan eta han itxuraz denbora pasa dabilen Emilio Largo (Adolfo Celi) aberats misteriotsuaren Domino (Claudine Auger) izeneko emakume erakargarria ezagutuko du, baina Emilio Largo SPECTREko agintean bigarrena da. Bienbitartean, James Bond bahitutako hegazkina topatzen saiatuko da, horretarako hiltzaile talde baten buru den Fiona Volpe (Luciana Paluzzi) eta Emilio Largoren morroiei aurre egin beharko die.
Aktoreak aldatu
- Sean Connery: James Bond
- Adolfo Celi: Emilio Largo (2. zbk)
- Claudine Auger: Dominique Derval
- Rik Van Nutter: Felix Leiter
- Philip Locke: Vargas
- Luciana Paluzzi: Fiona Volpe
- Guy Doleman: Lippe kondea
- Bernard Lee: M
- Desmond Llewelyn: Q
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Martine Beswick: Paula Caplan
- Anthony Dawson:Ernst Stavro Blofeld
- Molly Peters: Patricia Fearing
- Paul Stasino: Françoise Derval komandantea/angelo Palazzi
Kanpo estekak aldatu
- Thunderball filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- James Bonden webgunea (Ingelesez)