Things I Never Told You

Things I Never Told You (euskaraz: «Inoiz Esan Ez Nizkizun Gauzak»), 1996ko Isabel Coixet kataluniarrak zuzendutako amodiozko komedia dramatikoa da. Lili Taylor, Andrew McCarthy, Peggy West, Leslie Mann, Sherilyn Lawson, Linda Ruth Goertz, Kathryn Hurd, Chanda Watts, Kathleen Edwards, Alexis Arquette eta Seymour Cassel aktoreek antzeztu zuten.

Things I Never Told You
Jatorria
Argitaratze-data1996
IzenburuaThings I Never Told You
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Espainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, film dramatikoa eta film komikoa
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Isabel Coixet
Gidoigilea(k)Isabel Coixet
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EdizioaKathryn Himoff (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlfonso Vilallonga (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaTeresa Medina (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaOregon

IMDB: tt0115950 Filmaffinity: 126068 Allocine: 1904 Mojo: thingsinevertoldyou Allmovie: v135955 Netlix: 60002059Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Oregongo udalerri batean, Don Henderson (Andrew McCarthy) lanbidez etxebizitza saltzailea den eta bete denbora librean Itxaropenaren Telefonoan boluntario gisa zerbitzua ematen duen gizasemea da. Ann (Lili Taylor) argazkilaritza eta bideogintza artikuluen denda batean lan egiten duen neska gaztea da, egun batez Pragan dagoen mutilagunaren telefono deia jaso eta jada maite ez duela eta harremanarekin amaitu nahi duela esango dio. Nahigabearen ondorioz bere buruaz beste egiten saiatuko da, ta ospitalean osatzen dagoela Itxaropenaren Telefonoaren zenbakia emango diote, hara deitu, Donekin hizketa egin eta bien arteko harreman berezi bat sortuko da, aldi berean bien bizitzetan aldaketak gertatuz. Bestalde, Annek bere mutilaguna berreskuratzeko asmoz inoiz esan ez dizkion gauzak kontatzen dituen bideo bat grabatuko du.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu