The Walking Dead (telesaila)
The Walking Dead (euskaraz: «Hildako ibiltariak») Robert Kirkmanen komiki homonimoan oinarrituta eta Frank Daranbotek eratu eta produzitu zuen telesail estatubatuarra da. Mundu postapokaliptiko baten oinarrituta dago, non Rick Grimes bere familia eta taldea bizirik mantentzeko edozer gauza egingo du. Horretarako hainbat zonbiren (ibiltari deituak) eta beste giza talderen aurka egin beharko dute.
Telesaila 2010eko urriaren 31n hasi zen AMC katean. Harrera aparta gaitik, kateak beste denboraldi baterako berritu zuten. Bigarren denboraldiak 2011ko urriaren 11n ikusi zuen argia. Telesailaren arrakasta nazional zein internazionala dela eta, guztira hamaika denboraldi izan zuen.
The Walking Dead kritika gaitik oso txalotua izan da, izan ere Amerikako idazle gremioa eta "urre globoek" serie dramatiko hoberenaren kategorian izendatu izan zuten. Lehenengo denboraldian 5,3 milioi lagunek jarraitu zuten, eta zifra hori 16,1 milioietara handitu zen laugarren denboraldia.
Sinopsia aldatu
Telesailak zonbiak nagusi diren apokalipsiaren ondorioak kontatzen ditu. Bertan bizirik irautea lortu duten talde batek Estatu Batuetan zehar bidaiatuko du zonbiengandik ihes eginez eta leku seguru eta hobe baten bila. Taldearen burua Rick Grimes da, telesailaren hasieran ospitalean koma batetik esnatu eta berak ezagutzen zuen mundua jadanik ez dela existitzen ikusi duen polizia.
Hastapen haiek ezjakintasunez beteak izan ziren. Pertsonaiek beldurra zieten zonbiei, ez zeuden haiek akabatzeko trebatuta, eta birusa deuseztatzeko itxaropena zuten. Telesailean zehar, ordea, hildakoak baino are arriskutsuago bilakatu izan dira bizidunak. Shane, Gobernadorea, Terminuseko kanibalak, Otsoak, Alpha eta Beta... luzea da talde protagonistaren osotasuna kolokan jarri izan duten barne zein kanpo etsaien zerrenda.[1]
Pertsonaiak aldatu
- Rick Grimes - Andrew Lincoln
- Shane Walsh - Jon Bernthal
- Lori Grimes - Sarah Wayne Callies
- Carol Peletier - Melissa McBride
- Andrea - Laurie Holden
- Amy - Emma Bell
- Dale - Jeffrey DeMunn
- Glenn - Steven Yeun
- Carl Grimes - Chandler Riggs
- Morgan Jones - Lennie James
- Daryl Dixon - Norman Reedus
- Maggie Greene - Lauren Cohan
- Hershel Greene - Scott Wilson
- Beth Greene- Emily Kinney
- Michonne - Danai Gurira
- Phillip Blake "Gobernatzailea" - David Morrissey
- Tyreese Williams - Chad L. Coleman
- Sasha Williams - Sonequa Martin-Green
- Bob Stookey - Lawrence Gilliard Jr
- Tara Chambler - Alanna Masterson
- Abraham Ford - Michael Cluditz
- Rosita Espinosa - Christian Serratos
- Eugene Porter - Josh McDermitt
- Gareth - Andrew J. West
- Gabriel Stokes - Seth Gilliam
- Jessie Anderson - Alexandra Breckenridge
- Aaron - Ross Macquand
- Spencer Monroe - Austin Nichols
- Deanna Monroe - Tovah Feldshuh
Denboraldiak aldatu
Denboraldia | Atalak | Emisio urteak |
---|---|---|
1 | 6 | 2010 |
2 | 13 | 2011 - 2012 |
3 | 16 | 2012 - 2013 |
4 | 16 | 2013-2014 |
5 | 16 | 2014-2015 |
6 | 16 | 2015-2016 |
7 | 16 | 2016-2017 |
8 | 16 | 2017-2018 |
9 | 16 | 2018-2019 |
10 | 22 | 2019-2021 |
11 | 24 | 2021-2022 |
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Zonbi apokalipsiaren akabera» Berria 2022-11-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) [1]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |