The Taking of Pelham One Two Three (1974ko filma)
The Taking of Pelham One Two Three (euskaraz Pelhamen Bat Bi Hiruaren Hartzea), 1974ko Joseph Sargent estatubatuarrak zuzendutako ekintza thriller film bat da. Morton Freedgood idazleak John Godey ezizenez idatzitako 1973ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Walter Matthau, Robert Shaw, Martin Balsam eta Héctor Elizondo aktoreek antzeztu zuten.
1998an eta 2009an izenburu berdineko eta eleberrian oinarritutako berregokitzapenak izan zituen.
Quentin Tarantino Reservoir Dogs (1992) filmeko taldekideek kolore ezizenak izateko film honetan oinarritu zen.
Argumentua aldatu
AEB, New York, gaizkile talde batek New Yorkeko metroaren bagoi bat bahitu eta bertan doazen 17 bidaiari gatibu hartuko dituzte. Berak askatze aldera, ordu bateko epean milioi bat dolar jasotzea eskatuko dute, bestelakoan minutu atzerapen bakoitzeko gatibu bat hiltzeko mehatxatuz. Dirua jaso arte Urdin jauna (Robert Shaw) taldeburu zorrotza entretenitzeko helburuz, Zachary Garber (Walter Matthau) polizia tenienteak bere asmamen guztia erabili beharko du.
Aktoreak aldatu
- Walter Matthau: Zachary Garber tenientea
- Robert Shaw: Bernard Ryder, Urdin jauna
- Martin Balsam: Harold Longman, Berde jauna
- Héctor Elizondo: Giuseppe Benvenuto, Gris jauna
- Earl Hindman: George Steever, Marroi jauna
- James Broderick: Denny Doyle
- Dick O'Neill: Frank Correll
- Lee Wallace: Alkatea
- Tom Pedi: Caz Dolowicz
- Tony Roberts: Warren LaSalle, alkateordea
- Doris Roberts: Jessie, Alkatearen emaztea
- Jerry Stiller: Rico Patrone tenientea
- Nathan George as Ptl. James
- Beatrice Winde: Jenkins andrea
- Rudy Bond: Phil polizia komisionatua
- Kenneth McMillan: Harry barrutiko agintaria
- Julius Harris: Daniels inspektorea
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)