The Return of Frank James
The Return of Frank James Fritz Langek 1940an zuzendutako lana da, 20th Century Foxek ekoiztua. Henry Fonda eta Gene Tierney izan ziren antzezle nagusiak. Aurreko urtean Henry Kingek egindako Jesse James filmaren jarraipentzat aurkeztu zuten, eta berorren amaiera erabili zuten Langen pelikularen hasieran. Nahiz eta Darryl F. Zanucken enkargua izan, Langek proiektua bere egin zuen hasieratik, eta bere filmetan erakutsitako pertsonaien izaera moduak lan honetan ere islatuko dira: Frank James (Henry Fonda) errudun izan barik, aurre egin beharko die hainbat eta hainbat ezbeharri. Gene Tierneyren aurreneko lana izan zen eta Langen estraineko saioa western generoan.[1]
The Return of Frank James | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1940 |
Izenburua | The Return of Frank James |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa eta Westerna |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fritz Lang |
Gidoigilea(k) | Sam Hellman (en) |
Antzezlea(k) | |
Henry Fonda Gene Tierney Jackie Cooper Henry Hull John Carradine Donald Meek Eddie Collins George Barbier (en) Lloyd Corrigan George Barbier Ernest Whitman J. Edward Bromberg Russell Hicks Victor Kilian George Chandler Irving Bacon Barbara Pepper (en) Lester Dorr Kermit Maynard Frank Sully Lillian Yarbo | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darryl F. Zanuck Kenneth Macgowan (en) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Walter A. Thompson |
Ekoizpen-diseinatzailea | Richard Day (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Buttolph |
Argazki-zuzendaria | George Barnes William V. Skall |
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bob Ford (John Carradine) gaiztoak Jesse James hil egin du atzetik tiro eginez. Epaitua, libre atera da. Frank Jamesek anaiaren hiltzailea jazarri egingo du, tartean hainbat gertaerak mendekua atzeratu egiten badute ere.
Aktoreak
aldatuGene Tierney Eleanor Stone | Henry Fonda Frank James | ||
Jackie Cooper Clem | Henry Hull Rufus Todd |
- J. Ildward Bromberg ... George Rynyan
- Donald Meek ... McCoy
- John Carradine ... Bob Ford
Erreferentzia
aldatu- ↑ Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 143-147 orr.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Filma IMDB atarian