The Relic (filma)
The Relic (euskaraz Erlikia) 1997ko Peter Hyams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. 1995eko Douglas Preston idazlearen Relic eleberrian oinarritua dago. Penelope Ann Miller, Tom Sizemore, Linda Hunt eta James Whitmore aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
Hego Amerikako jatorria duen itsasontzi bat Chicagoko portura iritsi eta bertako Natur Zientzien Museorako diren amerindiar erlikia batzuk dakartza. Denen harridurarako itsasontziko eskifai osoa erailda iritsiko da. Museo horretarako lan egiten duen Margo Green (Penelope Ann Miller) biologia doktoreak eta Vincent D'Agosta (Tom Sizemore) polizia tenienteak heriotz horien atzean zer dagoen ikertzeari ekingo diote.
Aktoreak aldatu
- Penelope Ann Miller — Margo Green doktorea
- Tom Sizemore — Vincent D'Agosta tenientea
- Linda Hunt — Ann Cuthbert doktorea
- James Whitmore — Albert Frock doktorea
- Clayton Rohner — Hollingsworth sarjentua
- Chi Muoi Lo — Greg Lee doktorea
- Thomas Ryan — Tom Parkinson
- Francis X. McCarthy — Blaisedale jauna
- Constance Towers — Blaisedale andrea
- John Kapelos — McNally
- Lyn Alicia Henderson — Perri Masai
- Don Harvey — Spota
- Audra Lindley — Zwiezic doktorea
- Lewis Van Bergen - John Whitney doktorea
Kanpo estekak aldatu
- The Relic filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)