The Odessa File (filma)
The Odessa File (euskaraz Odessa Txostena), 1974ko Ronald Neame ingelesak zuzendutako espioitza thriller film bat da. Frederick Forsyth idazlearen 1972ko izenburu berdineko eleberrian eta ODESSA sarearen oinarritua dago. Jon Voight, Mary Tamm, Maximilian Schell eta Maria Schell aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
1963ko azaroaren 22a, Hamburgo, John Fitzgerald Kennedyren hilketa egunean, Holokaustotik bizirik ateratako judu agure batek bere buruaz beste egin ondoren, Peter Miller (Jon Voight) freelance kazetari gazteak haren egunerokoa lortu eta irakurri egingo du. Honetan, Bigarren Mundu Gerran zehar, Eduard Roschmann (Maria Schell) SSko komandanteak Letoniako Riga hiriburuko ghettoan butututako krimen izugarri eta ankerren lekukotasuna ematen da. Dirudienez, gerra amaieran Roschmannek ihes egitea lortu eta Hamburgoko lekuren batean nortasun faltsu baten pean bizi omen da, baina Millerrek haren biktimak mendekatzeko asmoz nola edo hala atzematen saiatuko da. Bestalde, Egiptok Alemaniako biokimika enpresen laguntzaz Israel misilez erasotzeko asmoa du, horren atzean ODESSA nazien enpresaburu sarea eta Roschmann bera daude.
Aktoreak aldatu
- Jon Voight: Peter Miller
- Mary Tamm: Sigi
- Maximilian Schell: Eduard Roschmann
- Maria Schell: Miller andrea
- Derek Jacobi: Klaus Wenzer
- Peter Jeffrey: David Porath
- Klaus Löwitsch: Gustav Mackensen
- Kurt Meisel: Alfred Oster
- Hannes Messemer: General Glücks
- Garfield Morgan: Israeldar jenerala
- Shmuel Rodensky: Simon Wiesenthal
- Ernst Schröder: Werner Deilman
- Günter Strack: Kunik
- Noel Willman: Franz Bayer
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)