The Ninth Gate
The Ninth Gate (euskaraz Bederatzigarren Atea) 1999ko Roman Polanski poloniar-frantses zinema zuzendariaren misterio eta suspense filma bat da. Arturo Pérez-Reverte espainiar idazlearen The Club Dumas eleberrian oinarritua dago, filma honetako gidoigileetako bat Enrique Urbizu euskal herritarra izan zelarik. Bertan, Johnny Depp, Lena Olin, Frank Langella, James Russo, Jack Taylor eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zuten.
1999ko abuztuaren 25ean Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua aldatu
Dean Corso (Johnny Depp) eskrupulu gutxi, odol hotza eta kultura handiko liburuzale bat da. Gainera, liburu bitxiak topatzeko bere lanbidean zorrotz eta fin lan egin ohi du. Bere ospeari esker, Boris Balkan (Frank Langella) deabruzko liburu bildumalariak oso arriskutsua den misio baten ardura emango dio: "Itzaletako Erresumaren Bederatzi Ateak" izenburuko deabruzko inbokazio liburuaren azken bi aleak topatzea, baina Corsoren liburuak topatzeko trebezia mugagabea da. New Yorketik Toledora eta Parisetik Sintrara bidaiatuz, Corso arrisku, tentazio, ezusteko izugarriak, bortizkeria eta bapateko heriotzez beteriko labirinto batean barneratuko da.
Aktoreak aldatu
- Johnny Depp: Dean Corso
- Lena Olin: Liana Telfer
- Frank Langella: Boris Balkan
- Emmanuelle Seigner: Neska
- James Russo: Bernie
- Jack Taylor: Victor Fargas
- José López Rodero: Pablo eta Pedro Ceniza/1. eta 2. langileak
- Allen Garfield: Witkin
- Barbara Jefford: Frida Kessler baronesa
- Willy Holt: Andrew Telfer
- Tony Amoni: Lianaren bizkartzaina
- Maria Ducceshi: idazkaria