The Haunted Palace (euskaraz Jauregi Sorgindua) 1963ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako beldurrezko film bat da. 1927ko H. P. Lovecraft idazleraren The Case of Charles Dexter Ward (Charles Dexter Warden Kasua) eleberrian eta 1839ko Edgar Allan Poe idazlearen The Haunted Palace olerkian oinarritua dago. Vincent Price, Debra Paget eta Lon Chaney Jr. aktoreek antzeztu zuten.

The Haunted Palace
Jatorria
Argitaratze-data1963
IzenburuaThe Haunted Palace
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema
Iraupena87 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Roger Corman
Gidoigilea(k)Charles Beaumont (en) Itzuli
Francis Ford Coppola
[[Kategoria:Charles Beaumont (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRoger Corman
Samuel Z. Arkoff
James H. Nicholson


Konpainia ekoizleaAmerican International Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:American International Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRonald Sinclair
Ekoizpen-diseinatzaileaDaniel Haller (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRonald Stein (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaFloyd Crosby (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMassachusetts
Argumentu nagusiaNaturaz gaindiko fenomenoa

IMDB: tt0057128 Filmaffinity: 224819 Allocine: 54216 Rottentomatoes: m/haunted_palace Allmovie: v21677 TCM: 77475 Netlix: 70148283Edit the value on Wikidata

1960-1964 artean Roger Cormanek Poeren idazlanetan oinarritutako zortzi filmez osatutako sailaren barnean dago, dena den, film hau gainintzekoak ez bezala nagusiki H. P. Lovecraften eleberrian oinarritua dago, horren erakusle, filma Lovecraften idazlan ugariren kokalekua den fikziozko Arkham udalerrian girotua egotea.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1875. urtea, Ingalaterra Berria, Arkham udalerria. Charles Dexter Ward (Vincent Price) eta Ann (Debra Paget) senar-emazteak herriko landa eremuan dagoen eta ondorengotzan jasotako jauretxe batera iritsi berri dira. Iraganean, 1765ean, jauretxea Charlesen birraitona Joseph Curwen zenaren jabetzakoa zen, Deabruaren jarraitzailea, aztia eta erritu satanikoak burutzearen zalea, behinola Arkhango herritarrak madarikatzeagatik sutan hila. Herritar guztiak Charlesen aurka agertzen dira, herrian dauden hainbat biztanleen deformazio fisikoen arduradun bere birraitona eta bera egiten baidute, haren ondorengoa baita. Izan ere, Charlesen ailegatzeak haren birraitonaren espirituak bere gorputzaz jabetu eta horrak berriz ere duela 110 urte berau hil zuten herritarren ondorengoen aurka egin eta mendekatzeko aukera emango dio.

Aktoreak aldatu

Beste egokitzapenak aldatu

Rogern Corman zuzendariak burututako Edgar Allan Poe idazlearen gainontzeko egokitzapenak:

  1. House of Usher (1960)
  2. Pit and the Pendulum (1961)
  3. The Premature Burial (1962)
  4. Tales of Terror (1962)
  5. The Raven (1963)
  6. The Masque of the Red Death (1964)
  7. The Tomb of Ligeia (1964)

Kanpo estekak aldatu