The Collector (1965eko filma)
The Collector (euskaraz Bildumatzailea) 1965eko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariaren filma da. Filma hau Erresuma Batua eta Estatu Batuen arteko ekoizpena izan zen, John Fowles idazlearen izen bereko The Collector best-seller eleberriaren zinemarako egokitzapen bat izan zelarik.
The Collector (1965eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1965 |
Izenburua | The Collector |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller (en) , film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Collector (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Wyler |
Gidoigilea(k) | Terry Southern John Kohn (en) Stanley Mann |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | Robert Krasker Robert L. Surtees |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Historia | |
Nominazioak | |
Soinu-banda aldiz, Maurice Jarre frantziar musikagile ospetsuak konposatu zuen.
Argumentoa aldatu
Freddie (Terence Stamp) mutil gazte lotsati, barnerakoi eta bakartia da, bere zaletasun bakarra tximeletak ehizatu eta bildumatzea da, gainera banketxe batean lanean zegoela loteriako saria irabazi eta dirutza baten jabe egin da.
Freddie kalean dabilela Miranda (Samantha Eggar) arte ikaslea ederrari so egin eta berarenganako erakarpena sentituko du. Egunero furgonetaz kaleetan barrena jarraitzen dio, bere ordutegiak aztertuz, eta egun batez bahitzea erabakiko du.
Asmo horrekin loterian irabazitako diruarekin Ingalaterrako landan isolaturik dagoen jauretxe bat erosiko du. Neska gazteari kalean barna jarraitu eta inor ohartu gabe drogatu, lokartu eta bahitu ondoren jauretxera eramango, xede horretarako egokitu duen bertako sotoan gordez.
Miranda, erabat izutua eta etsitua dago, bere bahitzailearengadik ihes egiten alferrik saiatuz, askatasuna lortzeko asmoz mutil gaztea berarekiko liluratu edo erakartzen ere saiatuko da.
Aktoreak aldatu
- Terence Stamp, Freddie Clegg
- Samantha Eggar, Miranda Grey
- Mona Washbourne, izena Annie
- Maurice Dallimore, bizilaguna
- Allyson Ames, lehenbiziko biktima
- William Bickley, Crutchley
- Gordon Barclay, Clerk
- David Haviland, Clerk
- Edina Ronay, erizaina
- Kenneth More, 'GP' (ezabatutako eszenak)
Sariak aldatu
Filma honek Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Zuzendari onenaren sarirako, Emakumezko aktore onenaren sarirako (Samantha Eggar) eta Egokitutako gidoi onenaren sarirako, halere ez zuen horietako bat bera ere irabaztea lortu.
Kanpo estekak aldatu
- The Collector filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Collector filmaren iragarkia edo trailerra ikusgai (Ingelesez)