The Beach (filma)
The Beach (euskaraz, Hondartza), 2000ko Danny Boyle ingeles zinema zuzendariaren drama thriller filma da, Alex Garland idazlearen 996ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua. Leonardo DiCaprio, Tilda Swinton, Virginie Ledoyen, Guillaume Canet eta Robert Carlyle aktoreek antzeztu zuten.
Thailandiako Koh Phi Phi uhartean filmatu zen.
Argumentua aldatu
Bizipen berriak eta abentura ziraragarriak bizitzeko asmoz, Richard (Leonardo DiCaprio) estatubatuar gazte bidaizalea Thailandiara doa. Bangkok hiriburuan, erdipurdiko bidaiari hotel batean ostatu hartu eta bertan, Étienne (Guillaume Canet) eta Françoise (Virginie Ledoyen) frantses bikotea eta Daffy (Robert Carlyle) bidaizale beterano eta xelebrea ezagutu ditu. Berehala, Étienne ederraz erakarria da. Daffy Thailandiako golkoko eta turistek inoiz zapaldu ez duten Phuket uharte paradisiakoaz mintzatu zaio: han, ezkutuko hondartza paregabea eta antzira bat omen daude. Jarraian, haren mapa bat eman eta bere buruaz beste egin du. Hiru gazteak uhartera doaz.
Aktoreak aldatu
- Leonardo DiCaprio: Richard
- Tilda Swinton: Sal
- Virginie Ledoyen: Françoise
- Guillaume Canet: Étienne
- Paterson Joseph: Keaty
- Lars Arentz-Hansen: Bugs
- Robert Carlyle: Daffy
- Peter Youngblood Hills: Zeph
- Jerry Swindall: Sammy
- Zelda Tinska: Sonja
- Victoria Smurfit: Eguraldiaren berriemailea
- Daniel Caltagirone: Unhygienix
- Peter Gevisser: Gregorio
- Lidija Zovkic: Mirjana
- Samuel Gough: Gitarra-jotzailea
- Staffan Kihlbom: Christo
- Jukka Hiltunen: Karl
- Magnus Lindgren: Sten
- Abhijati 'Meuk' Jusakul: Plantazioaren buruzagia
- Sanya 'Gai' Cheunjit: Nekazaria
- Kaneung 'Nueng' Kenia: Nekazaria
- Somchai Santitarangkul: Nekazaria
- Seng Kawee: Nekazaria
- Somkuan 'Kuan' Siroon: Nekazaria
- Emma Renae Griffiths: Zaindaria
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)