The Babadook, Jennifer Kent australiar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Jennifer Kentek berak idatzitako Monster (Munstroa) kontakizunean oinarritua dago. Essie Davis, Noah Wiseman, Hayley McElhinney, Daniel Henshall, Barbara West eta Ben Winspear aktoreek antzeztu zuten.

 The Babadook
Jatorria
Argitaratze-data2014
IzenburuaThe Babadook
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAustralia eta Kanada
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema eta film dramatikoa
Iraupena94 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jennifer Kent (en) Itzuli
[[Kategoria:Jennifer Kent (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Jennifer Kent (en) Itzuli
[[Kategoria:Jennifer Kent (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Essie Davis
Hayley McElhinney (en) Itzuli
Daniel Henshall (en) Itzuli
Benjamin Winspear (en) Itzuli
Terence Crawford (en) Itzuli

[[Kategoria:Hayley McElhinney (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Daniel Henshall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Benjamin Winspear (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Terence Crawford (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaScreen Australia (en) Itzuli
[[Kategoria:Screen Australia (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaJan Chapman
Bestelako lanak
MusikagileaJed Kurzel (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAustralia
Argumentu nagusiaparental mental illness (en) Itzuli, death of subject's partner (en) Itzuli, trauma psikikoa, coming to terms with the past (en) Itzuli, amatasuna, parent–child relationship (en) Itzuli, coping (en) Itzuli, dolua, haurren tratu txarra, behavioral disorder (en) Itzuli eta Guraso bakarreko familia
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

thebabadook.com
IMDB: tt2321549 Filmaffinity: 287094 Allocine: 226493 Rottentomatoes: m/the_babadook Mojo: babadook Allmovie: v592754 TCM: 2044274 Metacritic: movie/the-babadook Netlix: 70300205Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Senarraren heriotz bortitza jazo eta sei urtera, Ameliak (Essie Davis) ezin izan dio zorigaiztoko egoerari bueltarik eman eta atsekabeturik jarraitzen du, baina Samuel (Noah Wiseman) semea haztea lortu du, ametsetan agertu eta biak hilko dituela mehatxatzen duen munstro batekin izuturik bizi den sei urteko mutikoa. Une horretantxe, etxean "The Babadook” izenburuko ipuin liburua agertuko da, eta Samuelek ametsetako izakia Babadooka dela usteko du. Orduan haluzinazioak kontrolagaitz bilakatu eta mutikoaren jokaera ustekabeko eta oldarkor bihurtuko da. Amelia geroz eta gehiago beldurtu eta semeari botikak ematera derrigortua egongo da. Baina, bat-batean, semeari eragiten dion izakia benetakoa izan daitekeela pentsatzen hasiko da Amelia, zerbaiten presentzia nabarituko du eta.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu