The Amazing Spider-Man (2012ko filma)
The Amazing Spider-Man (euskaraz Spider-Man Harrigarria) 2012ko Marc Webb estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. Marvel Comics argitaletzeko Stan Lee eta Steve Ditko komikigileen Spider-Man superheroiaren komikietan oinarritua dago. Andrew Garfield, Emma Stone, Rhys Ifans, Denis Leary, Campbell Scott, Irrfan Khan, Martin Sheen eta Sally Field aktoreek antzeztu zuten.
2014an The Amazing Spider-Man 2 jarraipena izan zuen.
Argumentua aldatu
Bere adineko nerabe gehientxuenek bezala, Peter Parker (Andrew Garfield) gazteak ere bere burua nahiz munduan duen lekua aurkitzen saiatzen ari da, bai eta orain dena izateko nola iritsi den ere. Gauzak argitzeko bere bidai pertsonalean aitak ezkutatzen zuen sekretua azaleratuko du, azkenean Spider-Man gisa bere patua ezarriko duen sekretua.
Aktoreak aldatu
- Andrew Garfield: Peter Parker / Spider-Man
- Emma Stone: Gwen Stacy
- Rhys Ifans: Curt Connors doktorea / Muskerra
- Denis Leary: Stacy kapitaina
- Martin Sheen: Osaba Ben
- Sally Field: Izeba May
- Irrfan Khan: Rajit Ratha
- Campbell Scott: Richard Parker, Peterren aita
- Embeth Davidtz: Mary Parker, Peterren ama
- Chris Zylka: Flash Thompson
- Stan Lee: Kameoa.
Kanpo estekak aldatu
- The Amazing Spider-Man filmaren iragarkia ikusgai. youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)