Termitomyces Lyophyllaceae familiako onddo basidiomizetoen genero bat da. 30-40 espezie sartzen dira genero honetan eta guztiak termiten menpekoak bizirik irauteko[1]. Termiten subfamilia baten elikagai-iturri dira, Macrotermitinae familiarena hain zuzen ere, eta hauek sinbiosi harremanean egoten dira genero honetako onddoekin. Sinbiosi hau Atta inurrien eta Attamycetes onddoen arteko sinbiosiaren oso antzekoa da. Genero honetako espezie guztiek arrosa koloreko esporak eta sustrai-formako zurtoin luzanga dute, termita-habiarekin zuzenean lotuta dagoena[2].

Termitomyces
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
Generoa Termitomyces
R.Heim, 1941

Ezaugarriak aldatu

Onddo hauek jangarriak dira eta munduko onddo jangarririk handiena genero honetakoa da, Termitomyces titanicus onddoa. Onddo hau Afrika Mendebaldekoa eta Zambiakoa da eta bere kapelak metro bateko diametroa du.

Sukaldaritza-erabilera aldatu

Genero hau oso ohikoa da Indiako Goa estatuan. Abuztu hasieran, bi aste inguruz, baserritar taldeak Goako errepideetan ibiltzen dira, eskuz bildutako perretxiko horiek saltzen. "Tonak" izeneko saltsarekin prestatzea oso ohikoa da.

Termitomyces onddoen kantitate handiak ekoiztea oso zaila da, eta, beraz, oso garestiak dira[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Copeland, Jack. (2017-01-26). «Tunny: Hitler’s biggest fish» The Turing Guide (Oxford University Press) (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  2. (Ingelesez) Mueller, Ulrich G.; Gerardo, Nicole M.; Aanen, Duur K.; Six, Diana L.; Schultz, Ted R.. (2005-12-01). «The Evolution of Agriculture in Insects» Annual Review of Ecology, Evolution, and Systematics 36 (1): 563–595.  doi:10.1146/annurev.ecolsys.36.102003.152626. ISSN 1543-592X. (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  3. Petrović, Predrag. (2022-05-31). «Toxic components and toxicology of wild mushrooms» Wild Mushrooms (CRC Press): 369–413. ISBN 978-1-003-15258-3. (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).

Kanpo estekak aldatu