Terminator 3: Rise of the Machines
Terminator 3: Rise of the Machines (euskaraz Terminator 3: Makinen Matxinada) 2003ko Jonathan Mostow estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko akziozko film bat da. Arnold Schwarzenegger, Nick Stahl, Claire Danes eta Kristanna Loken aktoreek antzeztu zuten.
Terminator saileko film bat da, The Terminator (1984) eta Terminator 2: Judgment Day (Terminator 2: Judizioaren Eguna, 1991) filmen jarraipena. Era berean, Terminator Salvation (Terminator Salbazioa, 2009) eta Terminator Genisys (Terminator Genesia, 2015) jarraipenak izan zituen.
Argumentua aldatu
John Connorrek (Nick Stahl) gizateria suntsiketatik salbatu zuenetik hamar urte igaro dira. Gaur egun, 25 urte ditu eta ezkutuan bizi da: bere izatearen inongo agirik ez dago. Horrela, Skynet korporazioak —behinola bera akatzen saiatu zen korporazio makina ekoizle sofistikatua— arrastoa jarrai diezaion eragozten du baina, orain, etorkizunetik T-X (Kristanna Loken) delakoa bidali berri dute, emakume eder baten gorpuzkera duen makina gupidagabea eta Skynetek inoiz garatutako cyborg makina hilgarriena. Haren aurrekari T-1000 cyborgak hasitako lana amaitu behar du, alegia, John hiltzeko agindua eman zaio. Horretaz, Connorrek bizirik irauteko duen itxaropen bakarra antzinako bere etsai Terminator bera da (Arnold Schwarzenegger).
Aktoreak aldatu
- Arnold Schwarzenegger: Terminator
- Nick Stahl: John Connor
- Claire Danes: Kate Brewster
- Kristanna Loken: T-X
- David Andrews: Robert Brewster
- Mark Famiglietti: Scott Mason
- Earl Boen: Silberman doktorea
- Jay Acovone: Los Angelesko poliziaren ofiziala
- Mark Hicks: Bell detektibea