Tephrocybe putida Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Tephrocybe putida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaTephrocybe
Espeziea Tephrocybe putida
M.M.Moser, 1967

Sinonimoa: Lyophyllum putidum.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, lau-ganbila, titi kamuts handiarekin, ertza laster zuzena, mehea; kapelaren gainazala, leuna, higrofanoa, gardentasunagatik ildaskatua erradioaren 1/3raino, gris-marroi kolorekoa, arre-grisaxka kolorekoa, eguraldi lehorrarekin zurbilduz.

Orriak: Nahiko estu, lamelulekin, emarginatuak, sabeldunak, lehenengo gris kolorekoak, helduaroan gris-marroi kolorekoak.

Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, oinarria lodixeagoa, goialdean pruinaduna, grisaxka, gris zurbila.

Haragia: Urria, grisaxka, irinaren usain eta zaporekoa, apur bat desatsegina.[2]

Etimologia: Tephrocybe terminoa grekotik dator, errauts, esan nahi duen "tefrós" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllón" hitzetik. Putida epitetoa berriz latinetik dator, kirastu, esan nahi duen "putidus" hitzetik. Bere usainagatik.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate gutxiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Oinaren kolore zuri zilarreztatuak onddoa zehazten lagun dezake. Clitocybe generoko vibecina taldekoen itxura du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean koniferoen basoetan, bereziki Picea-en azpian. Oso urria.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 289 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Tephrocybe putida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu