Talia[1] (latinezko THALĪA /talia/tik, eta hau, antzinako grezierazko Θάλεια /záleia/tik, θάλλω /zál·lō/ aditzetik, "loratu, berdetu"), greziar mitologiako zenbait pertsonaien izena da.

Talia
Ezaugarriak

Musa aldatu

 
Talia, Jean-Marc Nattierrena. 1739
Sakontzeko, irakurri: «Talia (musa)»

Talia, komedia eta olerkaritza bukoliko eta artzain olerkaritzaren musa zen. Landatar jainkosa bat zen, eta, orohar, neska gazte alai bat bezala irudikatzen zen, itxura bizikoa eta begirada umoretsuduna, bere eskuetan, mozorro komiko bat eta artzain makila bat eramanez, huntz koroa bat buruan hilezkortasun adierazgarri bezala, eta, oinetako bezala, sandalia edo bortzegiak zeramatzana.

Talia, Zeus eta Mnemosineren alaba zen, eta zazpigarren musa, jaiotza ordenari dagokionez. Apolorekin, Koribanteak izan zituen.

Karitea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Talia (kariatea)»

Talia, hiru Karite edo Grazien artean nagusiena zen. Oturuntzak eta beste jai batzuk presiditzen zituen, ugaritasun eta ugalkortasun dohainak emanez. Zeus eta Eurinome edo Eunomiaren alaba zen.

Irudikapen artistikoetan, hiruretatik, buruan loreak edo arropan mahatsondo hostoak daramatzan bakarra delako. Beste lan batzuetan, erabat jantzia agertzen da, bere bi ahizpekin alderaturik, erdi biluzik (Eufrosina) edo erabat biluzik (Aglaia) agertzen direnak.

Beste pertsonaia batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu