Super Rugby nazioarteko errugbi txapelketa da, Hego Hemisferioko kluben artean jokatzen den garrantzitsuena. Gaur egun, Australiako, Fijiko, Zeelanda Berriko eta Pazifikoko uharteetako taldeek hartzen dute parte, baina lehenago Argentinakoak, Hegoafrikakoak eta Japoniakoak ere aritzen ziren. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Pro 14 ligekin batera, munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.

Super Rugby
Antolatzailea SANZAAR
Sorrera 1996 (Super 12)
2006 (Super 14)
2010 (Super Rugby)
2022 (Super Rugby Pacific)
Eremua  Australia
 Fiji
Ozeano Bareko uharteak
 Zeelanda Berria
Taldeak 12
Maila 1
Garaipen gehien Zeelanda Berria Crusaders (12)
Txapelduna Zeelanda Berria Crusaders (2023)
Webgunea www.sanzarrugby.com


Crusaders (gorri-beltza) da garaipen gehien lortu dituen taldea. Bulls hegoafrikarrak (urdina) hiru garaipen lortu ditu.

Historia aldatu

1986 urtean sortu zen Hego Pazifikoko Txapelketan du jatorria. Bertan Australiako 2 taldek, Fijiko talde batek eta Zeelanda Berriko 3 taldek hartu zuten parte eta 1990 artean jokatu zen.

Gaur egungo txapelketa ordea 1996an hasi zen Super 12 izenarekin. Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikako taldeak sartu ziren bertan. 2006an taldeen kopurua hamalaura gehitzean Super 14 izena hartu zuen. 2011. urtean Super 15 bihurtu zen. 2016an, Argentina eta Japoniako talde bana sartu ziren, Ligaren eremua nabarmen handitu zelarik.

2017an Hegoafrikako bi taldek (Cheetahs eta Southern Kings) Europako Pro 14 Ligan jokatzeko hautua egin zuten eta beraz 15 taldetako liga gelditu zen. COVID-19 pandemiak txapelketa eten zuen, eta ez zen 2020ko eta 2021eko denboraldietan jokatu. 2022an berrekin zitzaion txapelketari, eta harrezkero Ozeaniako taldeek soilik hartzen dute parte.

Lehiaketa sistema aldatu

 
Historian zeharreko garaikurrak.

2020 artean aldatu

Hamabost taldeak irizpide geografikoak erabiliz egindako bost taldetako hiru konferentziatan banatzen dira:

  • Australiako konferentzia: talde australiarrak eta talde japoniarra.
  • Zeelanda Berriko konferentzia: Zeelanda Berriko taldeak.
  • Hegoafrikako konferentzia: talde hegoafrikarrak eta talde argentinarra.

Talde bakoitzak 16 partida jokatzen ditu, zortzi bere konferentziakoak eta beste zortzi gainerako konferentziako taldeen aurka.

Konferentzia bakoitzeko talde onenak final laurdenetarako sailkatzen dira eta gainerako bost taldeak puntuazioz onenak izan direnek osatzen dute. Kanporaketa sistema erabiliz final handia jokatu eta bertan erabakitzen da Ligako txapelduna.

2022tik aurrera aldatu

Hamabi taldek osatuko dute liga eta guztiek elkarren aurka jokatzen dute fase erregularrean. Ondoren sailkapen nagusiko zortzi lehenengoek txapelketarako play-offak jokatzen dituzte.

Podiuma aldatu

     
 
 
 
  Crusaders
12 Liga
     
 
 
 
  Blues
3 Liga
     
 
 
 
  Bulls
3 Liga

Taldeak aldatu

2020 artean Argentinako talde bat (Jaguares), Japoniako bat (Sunwolves) eta Hegoafrikako lau (Bulls, Lions, Sharks eta Stormers) izan ziren Super Rugby txapelketan. Hegoafrikarrek Hauen lekua hartzeko hiru talde berri sartu ziren; Fijiko Drua, Ozeano Bareko hainbat uhartetako Moana Pasifika eta 2017an atera zen Australiako Western Force itzuli zen.

Taldea Hiria Estadioa (edukiera)
  Blues Auckland Eden Park (50.000)
  Brumbies Canberra Canberra Stadium (25.000)
  Chiefs Hamilton Waikato Stadium (25.800)
  Crusaders Christchurch Rugby League Park (18.000)
  Drua Suva Churchill Park (11.000)
  Highlanders Dunedin Forsyth Barr Stadium (30.748)
  Hurricanes Wellington Westpac Stadium (34.500)
  Melbourne Rebels Melbourne Rectangular Stadium (29.500)
  Moana Pasifika Auckland (Zeelanda B.) Mount Smart Stadium (30.000)
  Queensland Reds Brisbane Suncorp Stadium (52.500)
  Western Force Perth Perth Oval (20.500)
  Waratahs Sydney ANZ Stadium (83.500)

Palmaresa aldatu

Aurreko txapelketak aldatu

Urtea Txapelduna Txapelketa
1986   Canterbury Hego Pazifikoko txapelketa
1987   Auckland eta Canterbury Hego Pazifikoko txapelketa
1988   Auckland Hego Pazifikoko txapelketa
1989   Auckland Hego Pazifikoko txapelketa
1990   Auckland Hego Pazifikoko txapelketa
1991 ez zen jokatu
1992   Queensland Super 6
1993   Transvaal Super 10
1994   Queensland Super 10
1995   Queensland Super 10

Super Rugby aldatu

Urtea Taldeak Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
1996 12   Blues 45-21   Sharks
1997 12   Blues 23-7   Brumbies
1998 12   Crusaders 20-13   Blues
1999 12   Crusaders 24-19   Highlanders
2000 12   Crusaders 20-19   Brumbies
2001 12   Brumbies 36-6   Sharks
2002 12   Crusaders 31-13   Brumbies
2003 12   Blues 21-17   Crusaders
2004 12   Brumbies 47-38   Crusaders
2005 12   Crusaders 35-25   Waratahs
2006 12   Crusaders 19-12   Hurricanes
2007 14   Bulls 20-19   Sharks
2008 14   Crusaders 20-12   Waratahs
2009 14   Bulls 61-17   Chiefs
2010 14   Bulls 25-17   Stormers
2011 15   Queensland Reds 18-13   Crusaders
2012 15   Chiefs 37-6   Sharks
2013 15   Chiefs 37-22   Brumbies
2014 15   Waratahs 33-32   Crusaders
2015 15   Highlanders 21-14   Hurricanes
2016 18   Hurricanes 20-3   Lions
2017 18   Crusaders 25-17   Lions
2018 15   Crusaders 37-18   Lions
2019 15   Crusaders 19-3   Jaguares
2020¹ 15 Bertan behera
2021² 15 Bertan behera
2022³ 12   Crusaders 21-7   Blues
2023 12   Crusaders 25-20   Chiefs
  • ¹ 2020. urteko Super Rugby txapelketa bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez.
  • ² 2021. urtean eskualdeko ligak jokatu ziren.
  • ³ 2022tik aurrera Ozeaniako taldeek soilik hartuko dute parte.

Garaipenak aldatu

Taldeka aldatu

Taldea Txapelduna Finalista Garaipen urteak
  Crusaders 12 4 1998, 1999, 2000, 2002, 2005, 2006, 2008, 2017, 2018, 2019, 2022, 2023
  Blues 3 2 1996, 1997, 2003
  Bulls 3 0 2007, 2009, 2010
  Brumbies 2 4 2001, 2004
  Chiefs 2 2 2012, 2013
  Waratahs 1 2 2014
  Hurricanes 1 2 2016
  Highlanders 1 1 2015
  Queensland Reds 1 0 2011

Herrialdeka aldatu

Herrialdea Garaipenak Finalistak Talde txapeldunak (kopurua)
  Zeelanda Berria 19 11 Crusaders (12), Blues (3), Chiefs (2), Highlanders (1), Hurricanes (1)
  Australia 4 6 Brumbies (2), Waratahs (1), Queensland Reds (1)
  Hegoafrika 3 8 Bulls (3)
  Argentina 0 1
  Japonia 0 0

Kanpo estekak aldatu