Sugus murtxika daitekeen karamelu baten marka ezaguna da. Ekoizlea Ameriketako Estatu Batuetako Wrigley Company enpresa da. Dena dela, jatorria beste enpresa batean bilatu behar da, ezen 1931an Suchard enpresa suitzarrak kaleratu baitzituen.

Zapore desberdinetako Sugusak.

Ezaugarriak aldatu

2 x 2 zentimetroko karratuaren forma dute, 7 milimetroko lodieraz. Izena suge («miazkatu») eskandinaviar hitzetik dator. Hainbat zaporetakoak egiten dira: limoi, laranja, anana, marrubi, sagar, menda, abrikot, tutti frutti, mahats, gerezi eta Coca Cola zaporeetakoak. Zaporeen arabera, bilgarriaren kolorea desberdina da (horia, laranja, urdina, gorri argia, berde argia, berde ilun, laranja argia, arrosa, morea, gorria eta gorri iluna, hurrenez hurren).

Bilgarriaren diseinuan gozokiaren forma errespetatzen da eta sugus anagrama eta gozokiaren zaporea zuriz agertzen dira. Barruan, beste bilgarri zuriak karamelua babesten du.

Beste izenekin gertatu den bezala, sugus hitzak antzekoak diren beste gozokiak definitzeko erabiltzen da, hau da, markaren izena produktuarena bilakatu da.

2008tik Suitzako Sukaldaritza Ondare barruan onartua dago.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu