Marrubiak Fragaria generoa[1] osatzen duten landare herrestariak dira, sukaldaritzan estimatuak beraien fruitu gorri mamitsuengatik. Latinezko izena lurrin hitzarekin erlazionatuta dago (fraga latinez). Deskribatutako 400 taxon inguru biltzen ditu, eta horietatik 20 baino ez daude onartuta[2]. Bi dira espezie ezagunenak:

Marrubi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
SubfamiliaRosoideae
Generoa Fragaria
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmarrubi

Hitza aldatu

Euskara batuan marrubi hitza Fragaria vesca espezieari dagokio[4], baina Elhuyar Hiztegian Fragaria generoa izendatzeko erabiltzen dute.

Ezaugarriak aldatu

 
Mailukia Elimenditik hurbil.

Landare belarkarak dira, hostoiraunkorrak, estoloi eta errizoma epigeoak dituztenak, eta korapiloetan sustraitzen direnak. Zurtoinak, oro har, sinpleak dira, tenteak eta urtekoak. Hostoak erroseta aizunetan multzokatzen dira, segmentu obalo-erronbikoekin, eta horzdunak dira.

Infloreszentziak brakteadun zimatan antolatzen dira. Loreak, hermafroditak edo funtzionalki unisexualak dura, eta gune axiala zertxobait konikoa duen errezeptakulu bat dute fruktifikazioan. 5 sepaloak lantzeolatuak dira, eta, oro har, osoak, akreszenteak eta tenteak. Petaloak, oro har 5, sepaloak baino handiagoak izan ohi dira; zuriak, zuri-berdexkak edo krema kolorekoak. 10-20 lorezil dituzte eta karpelo libre ugari.

Fruitua aldatu

Ohiko hizkeran fruitu deritzona eterio mamitsu bat da, non akenioak ezartzen diren. Gorria, gozoa eta lurrintsua da. Eterio bakoitzean, 150 eta 200 hazi daude hartuta.

Taxonomia aldatu

20 espezie baino gehiago ezagutzen dira:

Ezpezie ohikoenak:

  • marrubia edo basamarrubia: txikiak dira, 20mm-ko diametrorekin.
  • baratze-marrubia: Bi mota bereizten dira.
    • Camarosa: Handiak dira, trinkoak eta gorri-gorriak. Kalitate onekoak dira eta erresistentzia haundikoak dira.
    • Douglas: Handiak dira, globo formakoak eta krestaren ondorioz deformatuta. Kolore bizi eta gorrikoak dira eta disdiratsuak, askotan, punta arrosarekin.

Ezpezie diploideak:

Ezpezie tetraploideak:

Ezpezie hexpoloideak:

Ezpezie oktopoloideak:

Ezpezie dekoploideak:

Erreferentziak aldatu

  1. «Fragaria» Germplasm Resources Information Network (United States Department of Agriculture) 2008-03-03 (Noiz kontsultatua: 2009-02-17).
  2. Fragaeia en The Plant List, vers.1.1, 2013
  3. Fragaria vesca Elhuyar hiztegian (noiz kontsultatua: 2021-4-25)
  4. a b «Marrubi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-4-21.)
  5. «Baratze». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-4-21.)

Kanpo estekak aldatu