Stuart Little (filma)
Stuart Little, 1999ko Rob Minkoff estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. E. B. White idazlearen 1945eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Gidoia M. Night Shyamalan eta Greg Brookerrek idatzi zuten. Geena Davis, Hugh Laurie eta Jonathan Lipnicki aktoreek antzeztu zuten, eta beste hainbaten artean Michael J. Fox eta Nathan Lane aktoreek ahotsak ipini.
Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (John Dykstra, Jerome Chen, Henry F. Anderson III eta Eric Allard ).
Stuart Little 2 (2002) eta Stuart Little 3: Call of the Wild (2005) jarraipenak, eta Stuart Little (2003) telesaila izan zituen.
Argumentua aldatu
Little familiak Stuart (Michael J. Fox) sagutxoa adoptatu eta familiako senide berria izango balitz bezala tratauko dute. Eleanor (Geena Davis) eta Frederick Little (Hugh Laurie) senar-emaztea eta George (Jonathan Lipnicki) semea Stuarten izateko moduarekin oso gustura daude, baina George seme zaharragoak ez daki bere anai berriarekin zer egin. Bestalde, Snowbell (Nathan Lane) familiako katuak Stuart etxetik behin betiko botatzeko egitasmo bat prestatu du.
Aktoreak aldatu
Antzezoen aktoreak aldatu
- Geena Davis: Eleanor Little
- Hugh Laurie: Frederick Little
- Jonathan Lipnicki: George Little
- Jim Doughan: Allen ofiziala
- Stan Freberg: LAsterketa esataria
- Jeffrey Jones: Osaba Crenshaw
- Connie Ray: Izeba Tina
- Allyce Beasley: Izeba Beatrice
- Brian Doyle-Murray: Lehengusu Edgar
- Estelle Getty: Amona Estelle
- Harold Gould: Aitona Spencer
- Patrick Thomas O'Brien: Osaba Stretch
- Arturo Peniche: Carlos
- Julia Sweeney: Keeper andrea
- Manuel Ojeda: Genaro
- Dabney Coleman: Beechwood doktorea
- Miles Marsico: Anton Gartman
- Jon Polito: Sherman ofiziala
- Francisco Gattorno: Jose Maria
- Joe Bays: Lasterketako irteera-emalea
- Taylor Negron: Saltzailea
- Cesar Evora: Gabriel
Ahots bikoiztaileak aldatu
- Michael J. Fox: Stuart Little
- Nathan Lane: Snowbell
- Chazz Palminteri: Smokey
- Steve Zahn: Monty
- Jim Doughan: Lucky
- David Alan Grier: Red
- Bruno Kirby: Reginald Stout
- Jennifer Tilly: Camille Stout
- César Évora: Cesar
Kanpo estekak aldatu
- fitxa irakurgai[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)