Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea
Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea (ingelesez Star Wars: The Force Awakens) 2015eko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Harrison Ford, Mark Hamill, Carrie Fisher, Adam Driver, Daisy Ridley, John Boyega, Oscar Isaac, Lupita Nyong'o, Andy Serkis, Domhnall Gleeson, Anthony Daniels, Peter Mayhew eta Max von Sydow aktoreek antzeztu zuten.
Star Wars sail ospetsuko film bat da, hain zuzen ere, 1983ko Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera filmaren jarraipena da. 2015eko abenduaren 14an Los Angeles hirian estreinatu zen.
Argumentua aldatu
Aliantza Errebeldeak Izar Hiltzailea garaitu (Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera filmean jazotakoa) eta hogeitamar urte igarota galaxian oraindik gerra nagusi da. Errepublika berri bat gailendu da, baina Lehen Ordena iraganeko Inperio Galaktikoko errautsetatik berpiztu da. Lehengo heroi asko oraindik Erresistentziako ekintzaileak izaten jarraitzen dute eta Lehen Ordenaren aurka borrokan diardute, tartean Leia Organa (Carrie Fisher), Han Solo (Harrison Ford), Chewbacca (Peter Mayhew), R2-D2 (Kenny Baker) eta C-3PO (Anthony Daniels). Gainera beste heroi berriekin batera horpoz-horpo borrokatzen ari dira: Poe Dameron (Oscar Isaac), izar flotako pilotua; Finn (John Boyega), Lehen Ordenako gerlari ohia eta Anakin Skywalker zenaren laser-ezpata duena, gerora Luke Skywalkerren (Mark Hamill) laser-ezpata izango dena; Rey (Daisy Ridley), txatar-biltzailea; bai eta BB-8 (Bill Hader eta Ben Schwartz) izeneko robota ere. Guztiek indar berri eta boteretsuei aurre egin beharko diete, Lehen Ordenako Phasma kapitaina (Gwendoline Christie) eta Kylo Ren (Adam Driver) barne, azken hau Alde Iluneko ezohiko diseinuko argi gorrizko laser-ezpatadun gerlari beldurgarri eta misteriotsua da.
Aktoreak aldatu
- Harrison Ford: Han Solo kontrabandista
- Mark Hamill: Luke Skywalker, erretiroa hartutako Jedi Maisua
- Carrie Fisher: Leia Organa Skywalker, Erresistentziako jenerala, Lukeren arreba eta Han Soloren emaztea
- Adam Driver: Kylo Ren, laser-ezpatadun Indarraren Alde Iluneko kidea
- Daisy Ridley: Rey, Jakku planeta mortuko txatarra-biltzailea
- John Boyega: Finn, Lehen Ordena laga eta Erresistentziara batu den gerlari luditua
- Oscar Isaac: Poe Dameron, Erresistentziako X-Hegaleko pilotua
- Lupita Nyong'o: Maz Kanata, pirata kontrabandularia
- Andy Serkis: Snoke buruzagi gorena, Kylo Renen maisua eta Indarraren Alde Iluneko kide garrantzitsua
- Domhnall Gleeson: Hux jenerala, Lehen Ordenaren Izar Hiltzailea baseko komandantea
- Anthony Daniels: C-3PO, Luke Skywalkerren adiskidea den droidea
- Peter Mayhew: Chewbacca, wookie arrazako izakia eta Han Soloren adiskidea
- Kenny Baker: R2-D2, C3PO eta Luke Skywalkerren adiskidea den droidea
- Max von Sydow: Lor San Tekka
- Gwendoline Christie: Phasma kapitaina, Lehen Ordeneko sarjentua
- Timothy M. Rose: Ackbar almirantea
- Bill Hader eta Ben Schwartz: BB-8 robota (ahotsak)