Sokan taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Lizarragan, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Garizumako jolas honetan, neska-mutilak ibiltzen ziren eta soka lodi edo "erremala", gurdia lotzeko balio zuena, erabiltzen zuten. Sokaren bi muturrak elkarri lotu eta "sokan" esku hartzen zutenak korroan jartzen ziren, soka eskuetan zutela. Korroaren erdian, aurrez erabakitako mutil bat jartzen zen beti hasiera emateko, eta horrek neska harrapatu behar zuen, oharkabean zegoela. Horren ondoren, neska erdira pasatzen zen eta mutilen bati eskua ezarri behar zion.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu