Signore delle cime (euskaraz, "Gailurretako jauna") kanta italiar ezaguna da. Bepi De Marzik sortu zuen 1958an, 23 urte zituela, Bepi Bertagnoliren omenez, 1951n istripu batean hil baitzen, mendiko elur-jausi batean.[1]

Signore delle cime
Jatorria
Egilea(k)Bepi De Marzi
Argitaratze-data1958
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Hizkuntzaitaliera
Kokapena
Koordenatuak45°41′48″N 11°08′17″E / 45.6967°N 11.1381°E / 45.6967; 11.1381
Map

Euskal kulturan Gailurretako jauna ez da jauna, emakumea baizik; Mari baita "Gailurretako Dama". Mariri egindako eskaera gisa uler dezakegu abesti hau.

Historia aldatu

De Marzik I Crodaioli koralerako idatzi zuen abestia (koral hori abeslariak berak sortua zen Arzignano bere jaioterrian). Herriko mendizale-elkarteak eskatu zion kanta Bertagnoliren oroimenean plaka bat jartzeko zeremoniarako. Oso ezaguna egin zen abestia eta hainbat hizkuntzatara itzuli da gero. Abestiaren xalotasuna eta eragin emozional handia direla eta, abesbatza askoren errepertorioan sartu da. Melodia sinplea, harmonia tradizionalekin eta testu hunkigarri batekin konbinatzeak arrakasta lortu zuen.[2]

Urtero abesten da Italiako Alpinisten topaketa nazionalean (Adunata Nazionale degli Alpini). Une garrantzitsua da hori, eta horregatik ere lortu du abestiak zabalkuntza handia.[3]

Hitzak aldatu

Jatorrizko testuak bi ahapaldi ditu; lehenengoak Jainkoari zuzendua, bigarrenak Ama Birjinari zuzendua; hirugarrenak, normalean ez da abesten eta geroago gehitu zen, non Jainkoari eskatzen baitzaio zeruko elurrezko lore bat erortzen uzteko hildako lagunaren oroimenean.

Jatorrizkoa italieraz Euskarazko itzulpena
Signore delle cime

Dio del cielo, Signore delle cime,
Un nostro amico hai chiesto alla montagna.
Ma ti preghiamo, ma ti preghiamo
Su nel Paradiso, su nel Paradiso
Lascialo andare per le tue montagne.

Santa Maria, Signora della neve,
Copri col bianco, soffice mantello
Il nostro amico, il nostro fratello.
Su nel Paradiso, su nel Paradiso
Lascialo andare per le tue montagne.

Gailurretako jauna

Zeruko jainkoa, gailurretako jauna,
gure laguna erreklamatu duzu mendian.
Baina, mesedez, eskatzen dizugu
Han goian Paradisuan, han goian Paradisuan
utzi ezaiozu ibiltzen zure mendietatik.

Santa Maria, elurretako andrea,
mantu zuri eta leunaz estal ezazu.
gure laguna, gure anaia.
Han goian Paradisuan, han goian Paradisuan
utzi ezaiozu ibiltzen zure mendietatik.

Mari, "Signora delle cime" aldatu

Euskal kulturako Mari pertsonaia mitologikoari "dama" (Anderea) deitzeak aitzineko jendeek zioten errespetuaren ezaugarri adierazgarri bat da, beldurra baino errespetua ziotela agerian uzten baitu. Hemen jasoak dauden deitura batzuk: Anbotoko Mari edo Anbotoko Dama, Aralarko Dama, Txindokiko Dama, Aizkorriko Dama, Mondarraingo Dama, edota Murumendiko Dama

Erreferentziak aldatu

  1. Signore delle cime quarantacinque anni fa
  2. ANA.it: article sobre Signore delle cime
  3. Web de l'associació dels Alpini
  4. de., Barandiarán, José Miguel. ([1997?]). Mitología del pueblo vasco. (2a. ed. argitaraldia) Etor ISBN 8488960166. PMC 40463937. (Noiz kontsultatua: 2018-11-03). 28. or.

Kanpo estekak aldatu

  • Signore delle Cime, Les Chanteurs Pyrénéens De Tarbes et Les chanteurs montagnards de Lourdes (Youtube)
  • Elkarrizketa RAIn (2018/3/10), De Marzi "commendatore della reppublican" izendatu dutelako. Abestiaren jatorria aipatzen da (italieraz)