Sidney Sheldon (Chicago, Illinois, 1917ko otsailaren 11Rancho Mirage, Kalifornia, 2007ko urtarrilaren 30a) estatubatuar zinema-gidoigilea eta eleberrigilea izan zen.

Sidney Sheldon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSidney Schechtel
JaiotzaChicago1917ko otsailaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaRancho Mirage (Kalifornia)2007ko urtarrilaren 30a (89 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern Unibertsitatea
Weinberg College of Arts and Sciences (en) Itzuli
East High School (en) Itzuli
Senn High School (en) Itzuli
Northwestern University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea, film-zuzendaria, aktorea, telebista-ekoizlea, prosalaria eta ikertzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoadrama
detektibe-fizkioa
romance novel (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0791084 Allocine: 69885 Rottentomatoes: celebrity/sidney_sheldon Allmovie: p111112 TV.com: people/sidney-sheldon IBDB: 8678
Discogs: 3753406 Find a Grave: 17759833 Edit the value on Wikidata

Northwestern Unibertsitatean aldi batez ikasi ondoren, karrera militarra hasi zuen, baina 1941ean bere karguak kendu zizkioten. Garaitsu hartan, Ben Robertsekin lan egin zuen, lehen gidoiak eta Broadwayrako ekoizpenak prestatzen. 1948an gidoi onenaren Oscar Saria eman zioten The Bachelor and the Bobby-Soxer (1947) lanarengatik, eta harrezkero, hainbat gidoi ospetsu idatzi zituen: Easter Parade (1948), Jumbo (1962) eta abar. 1963. urtean telebistan hasi zen, telesailak sortzen, produzitzen eta idazten; Emmy Sarietarako izendatu zizkioten The Patty Duke show (1963-1966, Patty Dukeren showa), I Dream of Jeannie (1967-1970, Jeannirekin amets egiten dut) eta abar. Eta Sheldonena da, orobat, Hart to Hart (Hart Harten kontra) ospetsua ere. Horrela, arrakasta handiko karrera osatu zuen XX. mendearen lehen erdian, batez ere, telebista, zinema eta antzerkirako lanak idatziz. 1970eko hamarraldian, eleberrigintzan hasi zen. The Naked Face (1970, Alderdi gordina) bere lehen eleberriarekin misteriozko eleberri onenaren Edgar Saria irabazi zuen, eta harrezkero, zenbait best-seller idatzi zituen, adibidez, Bloodline (1977, Odol-lerroa) eta Windmill of the Gods (1987, Jainkoen haize-errota), telebistarako sail txiki bihurtu zituenak. Aipagarriak dira, era berean, The Sands of Time (1988, Denboraren hareak), The Doomsday Conspiracy (1991, Azken epaiaren eguneko matxinada), The Stars Shine Down (1992) eta abar. Antzerkian nabarmentzekoak dira The Merry Widow (1943, Alargun alaia), Redhead (1959, Burugorri).

Erreferentziak aldatu