Illinois Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Illinois
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Illinois (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-IL
HiriburuaSpringfield
Governor of Illinois (en) ItzuliJ.B. Pritzker (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak40°00′01″N 89°15′01″W / 40.0003°N 89.2503°W / 40.0003; -89.2503
Azalera149.998 km²
MugakideakWisconsin, Iowa, Missouri, Kentucky, Indiana eta Michigan
Punturik altuenaCharles Mound (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria12.812.508 (2020ko apirilaren 1a)
−47.487 (2015)
Dentsitatea85,42 bizt/km²
Etxebizitzak4.884.061
Hizkuntza ofizialaingeles eta estatubatuar ingeles
Ordu eremuaErdialdeko Ordu Estandarra eta America/Chicago (en) Itzuli
illinois.gov

Inguru naturala eta klima aldatu

 
Chicago hiriaren ikuspegia.

Ipar-ekialdean Michigan lakuak eta mendebalean Mississippi ibaiak mugatzen dute. Estatuko biztanleen % 62 Chicagon bizi da.

Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak.

Historia aldatu

Kaskias, sacs eta fox ziren bertako amerindiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik AEBetako hogeita batgarren estatua da.

Ekonomia aldatu

Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.

 
Illinoisen mapa.

Pertsonaia ezagunak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu



  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak aldatu