Shanghai Surprise
Shanghai Surprise, 1986ko Jim Goddard ingeles zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko komedia film bat da. Tony Kenrick idazlearen Faraday's Flowers ("Faradayren Loreak") eleberrian oinarritua dago. Sean Penn eta Madonna aktoreek antzeztu zuten. The Beatles taldeko George Harrison musikariak ekoiztu zuen.
Argumentua aldatu
Glendon Wasey (Sean Penn) zorte txarreko gizon bihurria Shanghai hiriko iluntasunean gorbatak saltzen saiatzen da. Bere gaixoen sufrimendua eramangarriagoa egiteko opio hornitzaile baten bila dabilen Gloria Tatlock (Madonna) erizain misiolari erakargarriarekin topo egitean, lapurtutako droga kopuru bat bereganatzen laguntzea erabakiko du. Baina laster arazoak izango dituzte, lapurtutako opio horren atzetik beraiez gain txinatar gangsterrak, kontrabandistak, matoiak eta hiriko bizimodu txarreko jende arriskutsu ugari ere baidago.
Aktoreak aldatu
- Sean Penn: Glendon Wasey
- Madonna: Gloria Tatlock
- Paul Freeman: Walter Faraday
- Richard Griffiths: Willie Tuttle
- Philip Sayer: Justin Kronk
- Clyde Kusatsu: Joe Go
- George Harrison: Gau klubeko abeslaria
- Victor Wong: Ho Chong
- Lim Kay Tong: Mei Gan
Kanpo estekak aldatu
- Shanghai Surprise filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)