Sex Machineguns

Sex machineguns» orritik birbideratua)

Sex Machineguns (normalean SEX MACHINEGUNS idatzia) Japoniako heavy metal talde bat da, momentura arte abesti guztiak japonieraz abesten dituena. Beraien musika nahiko eklektikoa da, zenbait abestitan speed metalaren ezaugarriak barneratuz, beste batzuetan heavy metal tradizionalaren ukituak dauzkatelarik (adibidez, "Midori no Obachan" abestiak Stryper taldearen "In God We Trust" abestiaren kutsu handia dauka, edo "Ignition" diskoak beste disko batzuk baino soinu errokeroagoa dauka). Bandaren irudia glam rockarena da, aspaldiko Poison edo Mötley Crüe taldeena bezala, orainaldiko suediar Gemini Five taldearena bezala, edo “Shock Rock”a praktikatzen duen Visual Kei taldea bezala, hala ere irudi hau zertxobait leundu dute azken aldian.

Sex Machineguns
Datuak
Musika motaspeed metal (en) Itzuli
Urteak1989
Produkzioa
Diskoetxea(k)EMI Music Japan Inc.
Informazio gehigarria
sexmachineguns.com
Musicbrainz: 96a8352d-23d3-4ce7-82c0-10fb022038dc Songkick: 163505 Discogs: 532780 Allmusic: mn0002159662 Edit the value on Wikidata


Biografia aldatu

The Sex Machineguns (euskaraz: «Sexu metrailetak») 1996an hasi ziren musika independenteko talde bezala. Beraien izena intentzio osoz Sex Pistolsenaren antzekoa da, eta, taldearen arabera, “pistolsak baino erradikalagoak garela adierazteko”. Azkar lortu zuten zalego oinarri bat, eta emanaldietarako tiketak agortzen zituzten. Kontzertu bira eman, eta Japonia osoan beraien populartasuna hedatu zen. Beraien lehen kontzertu bideo eta Cda grabatzera etxera bueltatu zirenean 1997ko udaberrian, hain zen handia beraien jarraitzaile kopurua ezen bideoaren lehen edizioa berehala agortu zen Japonia osoan, Okinawatik Hokkaidora.

1998an, Sex Machinegunsekoek beraien debut komertziala egin zuten, Toshiba-EMI Recordsen lehen singlearen jaulkipenarekin. Berehala agortu zen Japonia osoan, eta debut bira batean irtetea erabaki zuten (sarrerak edonon agortu zirelarik). Aldizkariak haiei buruzko artikuluak egiten hasi ziren, beraien populartasuna suziriak bezala igoz. Irailean haien lehen albuma jaulki zen, beste hit bat izan zena. Bira asko eman zituzten, denak arrakastaz, eta Japonia osoko zerrendetan gailurrera iritsiz. 1998 urtea amaitu zenerako Sex Machinegunsekoek zerrendetan gailurrean kokatuak zeuden, eta 62 kontzertu eman zituzten (denak sarrerak agortuz).

Taldearen frontmanak 2006ko martxoaren 20an taldeak “aktibitatearen etenunea” hartuko zuela adierazi zuen. Orduko taldekide guztiak Anchang ezik taldea utzia zuten, proiektu paralelo bat sortuz, Elleguns izenarekin, 6 pista instrumentaleko lana atera zuena. 2006ko abenduan Circuit. V.Pantherrek, Samurai. W.Kenjilawek, eta Speed Star Sypan Joek “Cycle” izeneko talde berri bat sortu dute. 2007an Anchangek Sex Machinegun eraberritu zuen, Ryotatsu Kuwae gitarretan eta Ken´ichi Imai baterian sartu zirelarik, eta urte horretan interneten bidez soilik deskargatzeko hiru single jaulki zituzten.

Oraingo taldekideak aldatu

  • Anchang (Koji Ando) - Bokalista nagusia, gitarra (1998 – orain arte)
  • Ryotatsu (Ryotatsu Kuwae) - gitarra (2007 urria – orain arte)
  • Ken'ichi (Kenichi Imai) - bateria (2007 urria – orain arte)

Kide ohiak aldatu

  • Sussy – gitarra nagusi eta erritmikoa (1996 - 2001)
  • Noisy - baxua, koroetako abeslaria (1996 - 2003)
  • Clutch. J.Himawari - bateria (1999 - 2003)
  • Circuit. V.Panther (Yoshikazu Yahiro) – gitarra nagusi eta erritmikoa, koroetako abeslaria (2001 - 2006/9/7)
  • Samurai. W.Kenjilaw (Kenjirou Murai) - baxua, koroetako abeslaria (2004 - 2006/9/7)
  • Speed Star Sypan Joe (Koji Ueno) - bateria (1997 - 1999, 2004 - 2006/9/7)

Kide laguntzaileak aldatu

  • Cyzer.A.Hamberg - gitarra sintetizatzailea (2001 apirila- 2001 abuztua)
  • Crazy Horse Kameen – gitarra sintetizatzailea (2001 apirila – 2003 abuztua)
  • Shingo☆ - baxua (2007 urria – orain arte)

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

Titulua Jaulkipen data
Sex Machinegun 1998, urriak 16
Made in Japan 1999, azaroak 26
Barbe-Q★Michael 2001, martxoak 7
Burning Hammer (zuzeneko albuma) 2001, urriak 31
Ignition 2002, urriak 9
Machineguns Get-Together ("onenen" konpilazioa) 2003, ekainak 4
To the future tracks ~Gathering for Unreleased Songs~ 2003, abuztuak 6
Live! Final Attack at Budokan (zuzeneko album bikoitza) 2003, irailak 26
Heavy Metal Thunder 2005, martxoak 2
Made in USA 2006, otsailak 8


Singleak aldatu

Titulua Jaulkipen data
Hanabi-la daikaiten 1998, apirilak 22
2001, maiatzak 23 (berredizioa)
BURN -burn your fire of love- 1998, irailak 18
2001, maiatzak 23 (berredizioa)
Tekken II 1999, otsailak 3
2001, maiatzak 23 (berredizioa)
Mikan no uta (Laranjaren abestia) 1999, apirilak 21
2001, maiatzak 23 (berredizioa)
ONIGUNSOW (Bihotz gogorreko sarjentua) 1999, urriak 20
2003, irailak 26 (berredizioa)
Aikoso subete (Maitasuna nire bizitza osoa da) 2000, maiatzak 24
2003, irailak 26 (berredizioa)
S.H.R ~ SEXY HERO REVOLUTION 2001, urtarrilak 24
Tairyô (Arrantza ona izan!) 2001, abuztuak 29
Sokoni anataga... (Hor zaude zu...) 2002, urtarrilak 23
Bousou ROCK (Reckless Rider - “Gidari nekagaitza”) 2002, maiatzak 16
Yonaoshi GOOD VIBRATION (Gizarte erreforma, Bibrazio ona) 2002, abuztuak 7
Demae-do icchokusen (Lerro zuzeneko janari banaketa) 2004, azaroak 10
Suspense Gekijou (Suspense antzerkia) 2005, otsailak 9
Aijin 28 2005, abuztuak 3
Haihin Kaishuu (Zaborra biltzen) (Deskargatzeko soilik) 2007, abuztuak 22
Doku MAMUSHI (Suge pozoitsua) (Deskargatzeko soilik) 2007, irailak 26
JACKY (Deskargatzeko soilik) 2007, urriak 31

Beste Batzu aldatu

Titulua Jaulkipen data
Hellthy Set M
  • DVD+CD paketea, DVDak "FamiResuBombaa" abestiaren bideo musikala daukalarik, eta Cdak "Magnum fire" abestia
1999, apirilak 21
Route320
  • Mitsuo Nakajimaren Cda zeinean Sex Machinegunsen Anchang taldekidea artista gonbidatu bat den
2002, ekainak 1
Love for Nana ~Only 1 Tribute~
  • kontribuzioak: "11. Black Crow / Sex Machineguns for Black Stones"
2005, martxoak 16
Music from and Inspired by the Game Heavy Metal Thunder -The Recordings-
  • kontribuzioak: "01. HEAVY METAL THUNDER feat.Michael Schenker", "06. Demae-do Itchokusen", eta "10. Iruka Ni Notte"
2005, irailak 7

Bakarreko lanak aldatu

Kidea Titulua Jaulkipen data
Anchang Open Your Head! Tear!
  • Sex Machinegunsen 2003ko hirugarren banaketaren ondoren sortua, Japoniako telebistarako serie batentzako hasiera eta amaiera temak dauzkan singlea
2003, abenduak 2
Anchang the maintenance
  • ”Sex Machinegun” izenean jaulkitako 10 pistetako albuma
2004, urtarrilak 28
Anchang Memphis
  • "the maintenance" diskoaren jarraipena
2007, otsailak 21
Circuit.V.Panther Sexy Finger
  • 6 pistetako solo diskoa CD eta zuzeneko VHS formatoan
2003, irailak 26
Circuit.V.Panther Sexy Finger II
  • beste 6 solotako lana
2004, irailak 15
Elleguns Keepout
  • Circuit.V.Panther, Samurai.W.Kenjilaw, eta Speed Star Sypan Joeren 6 pista instrumentalen lana
2005, urriak 12

Bideografia aldatu

Sex Machinegunsen bideoek honako izendaketa daukate.

  • Video Sex = Taldearen bideo musikalik berrienen konpilazioa
  • SM Show = Kontzertuetako bideo zatietako konpilazioa (“SM Show 2”-ak adibidez, 90min.tako kontzertu oso bat dauka, beste 20min.tako batek jarraituta, gero zenbait beste bideoklip, eta ondoren beste 90min.tako kontzertua)
Titulua Jaulkipen data Formatua
Emergency! Nozarashi! 2000, irailak 27 Bideo
SM Show 2000, urriak 16 DVD eta Bideo
Video Sex 2000, ekainak 7 Bideo
Video Sex 2002, otsailak 20 DVD
SM Show 2 2002, otsailak 20 DVD eta Bideo
Video Sex 2 2002, abenduak 4 DVD eta Bideo
SM Show 3 2003, otsailak 19 DVD eta Bideo
SM Show Finale 2003, urriak 22 DVD
Metal Box 2003, abenduak 10 DVD
Made In USA 2006, urtarrilak 25 Single DVD
Living In America 2006, martxoak 8 DVD Dokumentala
a day in the Live ~ Sex Machineguns Live In USA~ 2006, ekainak 28 Zuzeneko DVD

Kanpo estekak aldatu